Eskulan (sexua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Nepomuk Geigerren akuarela, 1840. eskulan bat egiten gizon bati.

Eskulan (ingelesez: Handjob) sexu-ekintza bat da, sarketaren aldez aurreko jolas gisa edo sarketarik gabeko sexu gisa egiten dena. Pertsona batek bestearen zakila edo eskrotoa eskuz estimulatzea dakar, erekzio bat eragiteko sexu-plazeragatik, sexu-kitzikapenagatik eta, batzuetan, orgasmoa lortzeko.

Eskulana sexualki kitzikagarria izan daiteke bi parte-hartzaileentzat, eta ekintza erotikoa eta fisikoki intimoa izan daiteke. Pertsona batek estimulu eman diezaioke bikotekideari sexu-jarduera sarkorrean ez egiteko. Sexu-sarketarekin lotutako arriskuak saihesteaz gain (sexu-transmisiozko infekzioak edo haurdunaldia), pertsona batzuek sarketarik gabeko sexua praktikatzen dute birjintasuna zaintzeko[1].

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pornografian handjob gisa ezagutzen den ekintza hau, berez, masturbazioa da, baina beste pertsona bati eginda. Masturbazioarentzat dauden ehunka eufemismo erabil daitezke, beraz, ekintza hau izendatzeko.

Metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdaindutako pertsonentzat, lubrifikazioa eskuarki erabiltzen da; erdaindu gabeko pertsonentzat, berriz, maluta egin daiteke prepuzioa aurrerantz eta atzerantz mugituz eta hatzak zakilean jarriz.

Gizartean hitza gazte hiztegian eta gay komunitateetan erabiltzen da gehien. Dena dela, ekintzan emakumeek ere parte har dezakete.

Masaje-aretoetan, masaje-emaileak, batzuetan, bai masajearen barruan bai zuzenean ondoren, esku-lana egin dezake bezeroarengan; hau "amaiera zoriontsua" eufemismoarekin ezagutzen da[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Strong, Bryan; DeVault, Christine; Cohen, Theodore F.. (2010-02-16). The Marriage and Family Experience: Intimate Relationships in a Changing Society. Cengage Learning ISBN 978-0-534-62425-5. (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. (Ingelesez) Feifer, Jason. «I Booked a Massage at a High-End Resort and Got a Surprise Happy Ending» Maxim (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  3. (Ingelesez) Moore, Lane. (2015-11-20). «What It's Really Like To Get a Happy Ending Massage» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]