Masturbazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gizon masturbazioa


Masturbazioa gozamen sexuala lortzeko organo sexualak kitzikatzea da , normalean sarketatik kanpo edo horren aurrekari bezala. Masturbazioa norbere organoak kitzikatzea izan ohi da gehienetan, nahiz eta bikote barruan batak bestearenak kitzikatzea ere izan daitekeen.

Mendeetan zehar tabu sendoak egon dira masturbazioaren inguruan. Gizarterik puritanoetan masturbazioa erabat gaitzetsi izan da eta era guztietako bitartekoak jarri izan dira ekintza hauek errotik mozteko. Sigmund Freudek XX. mendean agertarazi zuenez, masturbazioa ordura arte uste zena baino fenomeno askoz hedatuagoa zen. Havelock Ellis bere garaikideak beste tabu garrantzitsu bat ezabatu zuen, emakumezkoak gizonezkoak beste masturbatzen direla agertarazi zuenean. Izan ere, ordura arte masturbazioa gizonezkoen praktika sexuala zela uste zen; ikerketa honetatik abiatuta, emakumeen sexualitateari buruzko beste hainbat tabu ezabatu ziren.

Masturbazio motak desberdinak dira gizonezko eta emakumezkoen artean. Gizonezkoak orokorrean eskuaz zakila inguratuz eta goitik beherako mugimenduak eginez masturbatzen dira. Emakumeak beraien bagina eta klitoria igurtziz masturbatu ohi dira. Hala ere, azken urteetan bestelako bitartekoak (jostailu sexualak, bibratzaileak...) erabiltzeak mota berri batzuk agertarazi ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masturbazio Aldatu lotura Wikidatan