Estereoespezifitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimikan erreakzio bat estereoespezifikoa dela esaten da estereoisomerian baino bereizten ez diren erreaktiboak erreakzionatzean lehenesten denean estereoisomerian bakarrik bereizten diren produktuak sortzea. Esan nahi baita, erreaktiboen estereoisomeriak baldintzatu egiten du produktuen estereokimika. Ezaugarriari estereoespezifitate deritzo[1].

Karbenoen alkenoekiko erreakzioa estereoespezifikoa da alkenoaren geometriari eusten diolako produktuak. Etsenplurako, dibromocarbenoak (:CBr2) cis-2-butenoarekin erreakzionatzen duenean cis-2,3-dimetil-1,1-dibromoziklopropanoa lortzen da, baina trans isomeroarekin erreakzionatzean trans ziklopropanoa lortzen da[2].


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Estereoselektibitate

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. Skell, Philip S.; Garner, Albert Y.. (1956-07-01). «The Stereochemistry of Carbene-Olefin Reactions. Reactions of Dibromocarbene with the cis- and trans-2-Butenes» Journal of the American Chemical Society 78 (14): 3409–3411.  doi:10.1021/ja01595a040. ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]