Eta ez zen alerik ere geratu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eta ez zen alerik ere geratu
edo Hamar beltx
Egilea Agatha Christie
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Ten Little Niggers (hasieran)
And Then There Were None (gero)
Urtea 1939
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Argitaratzailea Collins Crime Club (1939)
Euskaraz
Izenburua Eta ez zen alerik ere geratu
Itzultzailea Koro Navarro Etxeberria
Argitaratzailea Txertoa eta Igela (1990 eta 2005 hurrenez hurren)
Orrialdeak 226
ISBN ISBN 978-84-7148-253-2

Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None, ingelesez) edo Hamar beltx (Ten Little Niggers, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1939an argitaratu zen Erresuma Batuan, Ten Little Niggers izenburuarekin. 1940ean AEBan argitaratu zen, baina izenburua aldatu zioten liburuari, arrazakeriaren aztarna guztiak ezabatzeko.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkar ezagutzen ez duten hamar pertsona Beltzaren Uhartera gonbidatuak izan dira. Uhartea pribatua da, eta gizon beltz baten buruaren antza du. Uhartera iritsita, eta jabea (Owen jauna) agertzen ez den afaria amaitu eta gero, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bana leporatzen die. Txantxa makabro bat ematen duena errealitate izugarri bihurtzen da haietako bat pozoituta hiltzean. Handik aurrera, banan banan hiltzen dira denak sehaska-kanta baten jarraibideei segika. Azkenean ez da inor bizirik geratzen. Hiltzaileak itsasora jaurtikitako botilako idazki batek argitzen du azkenean misterioa.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anthony James Marston: gizon ederra eta aberatsa, bere zuhurtziagabekeriagatik ondo ezagutua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere autoak bi ume harrapatu eta hiltzea, mozkortuta gidatzeagatik.
  • Ethel Rogers: sukaldaria eta Thomas Rogersen emaztea. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta senarra. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
  • John Gordon Macarthur: erretiratutako jenerala, Lehen Mundu Gerrako heroia. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere emaztearen maitalea ihespiderik gabeko heriotzera bidaltzea gerran.
  • Thomas Rogers: etxezaina eta Ethel Rogersen senarra. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta emaztea. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
  • Emily Caroline Brent: adineko emakume zorrotz eta erreprimitua. Bibliaz baliatzen da besteekiko bere gupidarik eza zuritzeko. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere neskamea etxetik bidaltzea haurdun geratzeagatik. Horren ondorioz, neskameak bere burua bota zuen ibai batera eta ito egin zen.
  • Edward George Armstrong: zirujaua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: paziente bat hiltzea, mozkortuta zegoenean ebakuntza egiteagatik.
  • William Henry Blore: polizia erretiratua eta detektibe pribatua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: errugabe bat zigorraraztea, eroskeriaz. Bizitza osorako zigorra ezarri zioten errugabea zenari, eta urtebete beranduago espetxean hil zen. Nahiz eta hasieran Blorek ukatu Owen jaunaren salaketa, geroago egia zela onartu zion Phillip Lombardi.
  • Philip Lombard: mertzenarioa. Pistol eraman zuen uhartera. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: Afrikako ekialdeko tribu baten hogeita bi gizon hiltzea, oihanean abandonatu zituelako. Izan ere, denen jatekoa hartu eta hanka egin zuen. Lombardek onartzen du egindakoa, baita zuritu ere.
  • Vera Elizabeth Claythorne: irakaslea, idazkaria eta etxe-irakaslea. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: bere zintzapean zegoen mutikoari urruneraino igeri egiten uzteari, mutioa itotzeko asmoz; gauzak horrela, mutikoaren osabak haran dirua jarauntsiko zuen eta Verarekin ezkonduko zen. Planak porrot egin zuen osabak dena susmatzean eta, beraz, neska uztean. Hau zen, gonbidatu guztien artean, atsekabetuena, egindakoa dela eta.
  • Justice Lawrence John Wargrave: epaile erretiratua. Owen jaunak leporatzen dion krimena hauxe da: epaimahaikoak estutzea errugabea omen zen bat erruduntzat hartzeko. Azkenean, erruduntzat jo eta exekutatu zuten.

Uhartez kanpokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • U. N. Owen: uhartearen ustezko jabea. Gonbidatuetako inork ez du ezagutzen.
  • Fred Narracott: txalupa baten jabea. Berak garraiatzen ditu gonbidatuak uhartera eta berak aurkitzen ditu gorpuak.
  • Isaac Morris: Owen jaunak kontratatutako gizona. Bere egitekoa zen Phillip Lombardi dirua ematea uhartera joanarazteko. Bera ere hiltzen da. Leporatzen dioten krimena: neska gazte bati drogak saltzea. Horren ondorioz, neska gaindosiz hiltzen da.
  • Sir Thomas Legge: Scotland Yardeko komisario laguntzailea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Maine inspektorearekin.
  • Maine: Scotland Yardeko inspektorea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Legge komisario laguntzailearekin.