Etileno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Etilenoa

Etilenoa CH2=CH2 formula duen hidrokarburo asegabea da. Lotura bikoitza duten hidrokarburoen (alkenoen) arteko lehena eta bakunena da.

[aldatu] Ezaugarriak

Kolorerik ez duen gas bat da, -104° C-an bihurtzen da likido, eta -169° C-an solidotzen. Sugar argitsu bat emanez erretzen da. Harrikatz-gasean eta labe garaietako gasetan ere aurkitzen da, eta azken horretatik lortu ohi da. Laborategian, etanolaren deshidratazioz lortzen da. Asegabeko egitura duenez, oso erraz erreakzionatzen du beste konposatu batzuekin gai berriak emateko: etilbentzenoa, etilen kloruroa, etilen oxidoa, glikola, estirenoa, etab.

[aldatu] Erabilerak

Etilenoa polimerizatu egiten da, polietilenoak emateko; azken horiek plastikoak dira. Etilen kloruroak ere ezagutzen diren plastiko hedatuenak lortzeko erabiltzen dira, hain ezaguna den poli(binil kloruroa) (PVC) lortzeko batez ere.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Etileno

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak