Etxeandia dorretxea
Etxeandia dorretxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ondarroa |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Etxeandia dorretxea Ondarroan dagoen XVI. mendeko hiri-jauregia da.[1]
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dorrea Erribera kalearen 30 zenbakian dago, Alde Zaharraren ertzean, Zubi Zaharretik metro gutxira.[2] Kale Handitik ere sarrera du (39 zenbakia).
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikina harlangaitza eta harlandua erabiliz eraikia dago. Egitura sinplea du, oin karratukoa, eta jatorriz hiru solairu zituen. Argizuloen eta gezileihoen aztarnak ditu. Egitura oso eraldatua dago; elementurik zaharrenak eraikina konpontzeko lanetan aurkitu ziren, Erribera kalera ematen duen fatxadan[3]
- Lehen solairuan (aintzinan beheko solairu izandakoa), argizuloak.
- Bigarren solairuan, balkoi puntaduna; agian jatorriz atea zen, alde bietan gezileihoak baititu.
- Hirugarren solairuan, leiho geminatu bat, eta beste bat puntaduna.[4]
Hauen gainean solairu gehiago eraiki izan dira: laugarrena (jatorrizko ganbararen mailan) eta haren gainean bostgarrena, seigarrena eta ganbara bat.
Eraikina mendiaren malda piko batean eraikia dago, beraz altuera desberdintasun handia du fatxaden artean: Erribera kaletik beheko solairua eta sei pisu ikusten dira; Kale Handitik bi bakarrik. Kale bien arteko desnibela gainditzeko eskaileradun pasabidea dago, nondik 1. 2. 3. eta 4. solairuetarako sarbideak dauden. Beheko solairura (Apallu taberna) Erribera kaletik sartzen da; eta Kale Handitik 5. 6. eta ganbarara.
Beste datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1541ko erroldan, Erribera kalean etxearen aipua agertzen da.[5]
- Berrikuntza lanetan, bigarrengo solairuko horma batean morteroa[6] kentzean hormako zulo bat agertu zen, aintzinako txirula batekin.[7]
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Erribera kaleko fatxada
-
Erribera eta Kale Handi arteko eskailera
-
Kale Handiko fatxada
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Ondarroa» c2.nekar.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
- ↑ «Etxeandia, Torre de» https://www.castillosdeespaña.es (Noiz kontsultatua: 2019ko abuztuaren 23a).
- ↑ «Ondarroa» www.lekitxo.info (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ González Gato, J. Aitor.. ([1995]). Guía de las torres de Vizcaya. J.A. González Gato ISBN 8460544192. PMC 431837237. (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
- ↑ Zubikarai, Augustin, (1914-2004). Ondarroa : kondaira 1900-arte. [Flash Composition] ISBN 8488464029. PMC 863220864. (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
- ↑ «mortero | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
- ↑ Mari Tere Etxebarria Arantzamendi, bertan bizi izandakoaren lekukotasuna.