Euria, lurruna eta abiada
Wikipedia(e)tik
| Euria, lurruna eta abiada |
| J. M. W. Turner, 1844 |
| olioa oihalean |
| 91 × 121.8 cm |
| National Gallery |
Euria, lurruna eta abiada (ingelesez Rain, Steam, and Speed) J. M. W. Turnerrek margotutako olio-pintura da. Lehen aldiz 1844an erakutsi zen erret akademian, baina lehenago egindakoa izan daiteke. Egun, Londresko National Galleryn dago.
Burdinbideko zubi gainean doan lokomotor bat islatzen da paisaia lainotsu baten erdian eta urrunean herrixka bat dagoela. Hortaz, nekazal bizitza (landako paisaia, nekazariak, arrantzaleak...) eta bizitza industrial hasi berria kontrajartzen dira.