National Gallery

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
National Gallery Trafalgar Squaretik ikusita.
National Galleryko sarrera.

National Gallery edo Galeria Nazionala[1] Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dagoena. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 2.3000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar.

Londresko National Gallerya izen handiko museoa bilakatu da mundu mailan, 1824an fundatu zenetik, hain zuzen ere. Hasiera batean museoaren estreinako zuzendaria izandakoaren lanak erakusten ziren bertan (Sir Charles Lock), baina dohaintza pribatuekin handitzen joan zen galeria. Bere tamaina oso handia ez izan arren, Europako beste museo batzuekin alderatuz gero, Louvrea kasu; Artearen Historiako margolan asko erakustegatik bereizten da National Gallerya, garai askotako lanak aurkitu daitezkeelako bertan. Hasiera batean, arte italiar eta holandarrean oinarrituta zegoen museoa, baina apurka-apurka beste arte batzuetara ere egokitu zen.

National Gallery hiru eraikin desberdinetan egon da. Oraingo edifizioa William Wilkinsek hasi zuen, eta zabalkuntza prozesu ugari izan ditu. 2002 eta 2006 urteen artean, Charles Saumarez Smith izan da museo honen arduradun nagusi.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: National Gallery Aldatu lotura Wikidatan