Euskal Espeleologoen Elkargoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
I Euskal Espeleologia Jardunaldietan parte hartutako espeleologoak. Bertan ikus ditzakegu, besteak beste, Manuel Laborde, Ernesto Nolte eta Joxemiel Barandiaran.
I Euskal Espeleologia Jardunaldietan parte hartutako espeleologoak. Bertan ikus ditzakegu, besteak beste, Manuel Laborde, Ernesto Nolte eta Joxemiel Barandiaran.

Euskal Espeleologoen Elkargoa (EEE) zazpi euskal probintzietako espeleologoak biltzen dituen erakundea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EEE 1956ean sortu zen de facto, Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Arantzazuko I Euskal Espeleologia Jardunaldiekin; eraketa formala geroago etorriko zen, harik eta gaur eguneko Elkargo izaera hartu arte. Halere, 50 hamarkadatik hona EEE-k izan duen jarduna etengabea izan da, kluben arteko elkarlana sustatuz.[1]

Jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluben arteko urteroko esplorazioetaz gain, EEE-ko jardueren artean hauek nabarmendu daitezke:

  • Euskal Espeleologia Jardunaldiak: batez ere formakuntzara bideratu izan diren arren, zenbait esplorazio kanpaina handi burutzeko ere baliatu izan dira, hala nola Torca del Carlista, Mairuelegorreta, Ponatako Pagadia edo San Martin Harriko leizea. 2011 arte 29 aldiz ospatu dira.[2]
  • Karaitza: 1992tik hona argitaratzen duten aldizkari zientifikoa. Bertan euskal taldeek eginiko lanen berri ematen dute, eta nazioartean ere banatzen da.[3]
  • Espeleologia eta Kultur Ondarea jardunaldiak: lehena 2015ko otsailean antolatu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera; honen ondorio izan dira azken urteetako labar-arte aurkikuntza gehienak.[4]
  • Euskal Espeleo Laguntza (EEL): EEE-ren baitan biltzen diren komisioen artean jendetsuena, lurpeko istripuetarako interbentzio taldea. Espeleosorosle bolondresei formakuntza ematen zaie, eta urtero istripu Simulakro Orokor bat burutzen da; istripurik gertatzen bada, tokian tokiko Larrialdi Zerbitzuen aginduetara jarduten du, beste erreskate talde profesionalekin batera.[5]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Espeleologoen Elkargoaren webgunea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Instituto Príncipe de Viana. (1976). 20 años de espeleología en Navarra (1952-1974). Nafarroako Foru Aldundia, 58 or..
  2. EEE. (1980). Espeleología en el País Vasco. Auñamendi, 356 or..
  3. Bones practiques. (Noiz kontsultatua: 2017-X-19).
  4. 28/02/2015 Jornada sobre Espeleología y Patrimonio Cultural en las Cuevas. (Noiz kontsultatua: 2017-X-19).
  5. Basurto, J.. «“Es el lugar más adecuado para que reposen sus restos”. Suspendido definitivamente el rescate del espeleólogo fallecido en Galdames» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-X-19).