Torca del Carlista
|
||||
|---|---|---|---|---|
| [[Irudi:{{{argazkia}}}|250px]] |
||||
| [[Irudi:{{{mapa}}}|250px]] | ||||
| Koordenatuak | 43°15′48.6″N 3°23′18.81″W / 43.2635°N 3.3885583°WKoordenatuak: 43°15′48.6″N 3°23′18.81″W / 43.2635°N 3.3885583°W | |||
| Garaiera | 712 m | |||
| Udalerria | Karrantza | |||
| Sakonera | 355 m | |||
Torca del Carlista Karrantzan (Bizkaia) dagoen leizea edo troka da. Europako lurrazpiko salarik handiena da eta munduko hirugarren handiena: 500 metro luze, 230 metro zabal eta 125 metro garai.
Torca del Carlista Raneroko haitzetan dagoen troka da, Picón del Carlista izeneko mendiaren tontorrean ia-ia. 712 metroko garaieran dago haitzuloa.
[aldatu] Araketen historia
Trokara sartu ziren lehenak 1957ko abenduaren 1ean sartu ziren, - 28 metrotara. Ondoren, 1958ko apirilaren 4ean Jon Aranak lortu zuen salara heltzea, -154 metrotara alegia. 1958ko uztailan, berriz, Bizkaiko Espeleologia Elkartekoek lortu zuten beheko kotara heltzea: - 355 metrotara.
[aldatu] Izena
Antza, kondaira batek dioenez, Gerra Karlistetan giristinoen atzaparretan jausi baino, bere burua botatzea nahiago izan zuen karlista batek. Eta horrek ematen dio izena leizeari zein ondoan dagoen mendiari (Picón del Carlista).