Espeleologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espeleologoa haitzulo baten sarreran

Espeleologia haitzuloen jatorria eta izaera arakatzen eta ikertzen dituen jakintzaren alorra da. Espeleologiaren aztergai nagusia leizeen behaketa eta horien egitura bada ere, estalagmiten eta estalaktiten eraketa, baldintza hidrologiko orokorrak eta haitzuloen bilakaera ere jakintzaren alor horretan sartzen dira. Bestalde espeleologiak geologiaren eta hidrologiaren laguntza beharrezkoa du ikerketetan ondorioak ateratzeko. Espeleologia zientzia gisa eta kirol gisa har daiteke, helburuak bietan desberdinak badira ere.

Espeleologia hitza lehen aldiz Émile Rivière paleontologo frantsesak erabili zuen. XVIII. mendean dagoeneko haitzuloen ikerketa hasita bazegoen ere, zientziaren alor gisa ez zen bereizi XIX. mendera arte. Garai horretan Édouard Martelek haitzulo asko ikertu zituen mundu osoan zehar. Espeleologiak zientzian dituen ekarpenak ugariak dira, bai geologia-mailan, bai biologian ere. Ekonomiaren alorrean emaitza onak izan ditu ura bilatzeko, lurralde lehorretan batez ere, energia hidroelektrikorako, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espeleologia Aldatu lotura Wikidatan