Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea, Euskal kostaldeko (Bizkaia-Gipuzkoa) kultura ekipamendu guztien lankidetzarako gune bat da. Titulartasun desberdinekoak izaki, Euskal Kostaldean kokatuta dauden museo, interpretazio-zentro eta bestelako baliabide turistiko guztiek osatzen dute, eta horien guztien xede nagusia harremanak antolatzea da, ondarea zabaltzeko eta interes turistikoa duen baterako eskaintza partekatzeko. Sarea kostaldean dagoen ondareari balorea emateko eta elkarlanean eskaintza bateratua osatzeko asmoz, 2012an sortu zen, museo produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz, eta Euskal Kostaldearen turismoa sustatzeko eta komunikatzeko ekintzak bultzatuz. Gainera Euskal Kostaldeko Museo Sarearen txartelaren bidez abantailak ere eskura daitezke bertako partaide diren museoetan.

Ekimen hau honako helburu nagusi hauek lortzeko sortu zen:

· Irudi bateratu bat finkatzea eta hedatzea, Euskal Kostaldea helmuga turistikoaren esparruan.

· Sareko agente guztien arteko harremanak sendotzea.

· Euskal Kostaldearen helmuga turistikoa indartzea, lehendik dauden plataformen sinergia guztiak aprobetxatuz, eta kalitateko eta erabilera anitzeko eskaintza eskainiz, kultura-turismoan oinarrituta.

· Euskal kostaldearen ondarea sustatzea eta ondare horri balioa ematea, museo-proiektu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak abian jarriz.

Kanpo lotutrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]