Museo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Londresko Historia Naturalaren Museoa.
Szczecingo museo nazionala

Museoa artearen, historiaren, teknikaren eta zientziaren aldetik interesa duten objektuak bildu, sailkatu eta jendaurrean ikusgai jartzen diren lekua da[1].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko museo hitza latinezko "museum" hitzan du jatorria. Honek, berriz, greziera klasikozko Μουσείον (Mouseion) hitzan[2], euskaraz musen tenplua esan nahi duena.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo mota asko daude, hiri nagusietan dauden bilduma orokorretik herri txikietan dauden museo berezi txikietara. Kategoriaz sailkatuta, hona hemen museo motak:

Kategoria hauen barruan espezializazioa ere aurkitu daiteke, adibidez arte modernoa, herri historia, hegazkintzaren historia, nekazaritza edo geologia jorratzen dituztenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko museoak hasieran bilduma pribatuak besterik ez ziren, jabeek erakusten dituenak. Europan lehendabizikoz XVIII. mendean zabaldu zuten publikoki Argien mendean:

Hala ere museo "publiko" hauetara goi edo ertain gizarte-mailentzako lekua besterik ez ziren, langile-klaseak ezin zuelako sartu. Lehendabiziko benetako museo publikoa Parisko Louvre izan zen, 1793an Frantziako Iraultzak zabalduta.

Europatik mundu osara hedatu zen museoaren helburu eta ideiak.

Museoak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Euskal Herriko museoen zerrenda

Euskal Herrian museo asko daude, nagusienak hiriburuetan izanik. Gasteizko Artium edo Bilboko Guggenheimek arte modernoa erakusten dute. Bilboko Arte Eder Museoa, Donostiako San Telmo museoa edo Baionako Léon Bonnat museoa, berriz, orokorragoak dira.

Badaude museo txiki espezializatuak ere, adibidez Gasteizko Karten Heraclio Fournier museoa edo Urretxuko Fosil eta mineralen museoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. Mouseion, Henry George Liddell, Robert Scott, "A Greek-English Lexicon"
  3. Londresko Dorrearen webgunea
  4. British Museumen historia

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tony Bennett, "The Birth of the Museum: History, Theory, Politics", Routledge, 1995.
  • Jean-Louis Déotte, "Le musée, l'origine de l'esthétique, L'harmattan", Paris, 1993.
  • Friedrich Waidacher, "Museologie - knapp gefasst, Mit einem Beitrag von Marlies Raffler", Viena: Böhlau, 2005.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Museo Aldatu lotura Wikidatan