Ezintasunezko aldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sexu harremanetan, ezintasunezko aldia edo aldi etorgaitza orgasmoa izan ondoren, gizonak sarpena berriz ere burutzeko duen ezintasunaren iraupenari deritzo. Orgasmoa izan ondoren, zakila lasaitu eta bigundu egiten da, sarpena zailduz. Arrazoia orgasmoan zehar askatutako hormonetan dago. Epe horren iraupena aldakorra eta gizonaren libido, adin eta osasunaren mende dago, besteak beste, baina gutxienez 20 minutukoa izaten da eta ordu batzuetara luza daiteke.

Emakumeek ez dute ezintasunezko aldirik izaten eta orgasmoa behin eta berriz izan dezakete, horretarako oztopo bakarra baginako lubrifikazio desegokia izan daiteke.