Eztabaida:Asanblea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nire ustez Asanblea hitza ez litzateke Frantziako Biltzar Nazionalarekin lotuta egon beharko, asanblea beste kontzeptu zabalago bat delako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:54, 17 Uztaila 2009 (UTC)

Euskaltzindiak bere Hiztegi Batuan dio "asanblea" hitza erabili ordez, hobe dela "batzar" edo "biltzar" hitzak erabiltzea: asanblea* e. batzar, biltzar.--Assar; (erantzun hemen) 07:23, 18 Uztaila 2009 (UTC)

Ados. Asanbleak (edo biltzar, hori hobesten denez) artikulu propioa behar luke izan. --Orereta (erantzunak) 09:44, 18 Uztaila 2009 (UTC)

Berez, Asanblada eta Asanblea, Frantziakoa adierazteko erabili omen da. Gaztelerazko asamblea, Assar-ek dioen bezala, batzar, biltzar edo bilkura baita. Azkeneko urtetan ordea, Gazte asanbladak eta bestelakoak ugaldu dira, Gazte bilkurak ugaldu beharrean. Nik proposatuko nukeena zera da, Asanblada hona Frantziako Biltzar Nazionala artikulura bideratu eta goialdean hau idatzi (ingeleseko wikipedian sarri agertzen denaren antzekoa):
Asanblada eta Asanblea hitzek hona bideratzen dute. Kontzeptu politikoari buruz jakiteko, ikus Bilkura. --josugoni (erantzun hemen) 16:55, 18 Uztaila 2009 (UTC)