Eztabaida:Done Mikel eliza (Lizarra)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Elizaren izena[aldatu iturburu kodea]

Beharbada egokiagoa litzateke Done Mikel eliza izatea, berez nafarreraren eremukoa baita Lizarra. Hala ere, tokiko euskara galdua delarik, berez bizkaiera-gipuzkeretakoa den San Migel izena, gaztelaniaren eraginpekoa, erabiltzearen aldeko arrazoiren bat izango da? --Xabier Armendaritz 2014-03-13, 22:35 (UTC)

Done Mikel ipintzearen alde. "Bertako" euskaraz hala bada/bazen, eta euskara batuagoa-edo dela jakinda, Artaxoa gehiagorekin.--josugoni (erantzun hemen) 07:51, 14 martxoa 2014 (UTC)

Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak nafarreraren eremuko beste toponimo batzuetarako, bederen, Done Mikel forma onartu du egokientzat (ikus Done Mikel Aralarkoa), eta bide horri jarraituz hor ditugu Done Mikel kalea Altsasun, Done Mikel kalea Leitzan, Jaun Done Mikel mendia Aezkoa aldean...

Artikuluaren sortzailea (Marklar) bat baldin badator, Done Mikel eliza (Lizarra) izenera aldatzeko aski arrazoi badirela uste dut. Bestela, astebeteko epea-edo utziko nuke, inork kontrako arrazoirik ematen ez badu izen horretara eramateko. --Xabier Armendaritz 2014-03-14, 11:49 (UTC)

Nigatik, bale. Nafarroako kultura ondasunak artikuluan agertzen den izena erabili nuen, besterik ez. Sortzerakoan, zirriborro bat osatzea beste helbururik ez nuen. --Marklar (eztabaida) 18:06, 14 martxoa 2014 (UTC)

Egina. --Xabier Armendaritz 2014-03-23, 14:55 (UTC)