Eztabaida:Lazkao Txiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, orain dela egun batzuk aldaketa bat egin nuen, eta atzera bota didate. Bertso batean zuzenketa bat egin nuen, eta kontua da idatzizko iturrietan oinarrituta idatzita dagoela hemengo sarrera, baina bertsoa grabatua eta argitaratua dago kasete eta CD formatuetan, eta beste gauza bat entzuten da. Zehazki, bi zuzenketa egin behar lirateke, bederen, baldin eta irizpidetzat ahozko iturria hartzen bada. Sarrera ere honela egiten zaio Wikipedian: "halaxe abestu zuen". Eta hau da aipagai den bertsoaren idatzizko bertsioa:

Ez eduki, ez, ni beti pozik

egoten naizen usterik,

ez bai dadukat andregairikan

ez bai daukat emazterik.

Hamaika aldiz egon izan naiz

barrua penaz beterik;

baina nik poza kantatutzen det

tristura neutzat gorderik.

Idatzizko iturri fidagarriena: Irriz eta malkoz II, 14. orria; Euskaltzaindiaren pdf-an 574. orria (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/11361.pdf).

Ahozko bertsiorako Youtubeko lotura batez baliatuko naiz: https://www.youtube.com/watch?v=LLPq7i6wOKs&feature=youtu.be. Nire transkripzioa eta bi zuzenketen azpimarra:

Ez eduki, ez, ni beti(k) pozik

egoten naizen usterik,

ez bai dadukat andregairikan

ez bai daukat emazterik.

Hamaika aldiz egon izan naiz

barrua penaz beterik;

baina nik pozak kantatutzen det

tristura bertan gorderik.

Garbi dago 'neutzat' ez baizik eta 'bertan' esan zuela. 'Poza'-rekin ulergarria da nahasgarriagoa izatea, euskalki ezaugarri bat baitarabil: partitiboa beharrean absolutiboa erabiltzekoa. Adibidez, sartu Googlen: "Pozak nago", eta esaldi hau azalduko da Euskaltzaindiaren orri batean: Pozak nago etorri deiñerako. ('betik' ere entzuten da, "beti" beharrean, eta hori ez dakit okerbidez bota zuen edo hizkerarena den; beste batek esan beharko du, nik ez dakit). —Aurreko iruzkin sinatugabea 185.8.243.167 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-9-23).

Kaixo 185.8.243.167. Esaten duzuna artikuluaren erreferentzia jar dezakezu. Normala da erreferentziatu gabeko IP anonimo baten aldaketak atzera botatzea, bandalismoa ekiditeko neurriak izaten baitira. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:51, 28 iraila 2017 (UTC)