Eztabaida:Lurzoru

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Materiaren izena ez al da lurra? (Elhuyar, Zehazki) Lurzorua kontzeptu filosofikoa-edo dela uste dut (lurzoruaren legea, adibidez). Horrela, artikulu honen izena Lur (gaia) edo horrelako zerbait izan beharko luke, eta bertako lurzoru guztiak lur bihurtu. --josugoni (erantzun hemen) 20:45, 26 Maiatza 2010 (UTC)

Eeeeh, ez, gauza bat lurra da, beste bat zorua eta beste bat lurzorua. Ingurumen hiztegi entziklopedikoan badago lurzoruari buruzko artikulua. Lurra hitz polisemikoa da, adiera asko ditu, eta horietako bat da Lur planetaren gainazalean dagoen materiala. Baina lurzorua beste gauza bat da, oso zehatza, eta zientzia oso bat dago horren inguruan eratua: edafologia. Gaztelaniaz esanda agian hobeto ulertuko duzu: ez dira gauza bera "tierra" eta "suelo".--Assar; (erantzun hemen) 21:45, 26 Maiatza 2010 (UTC)
Eskerrik asko. Oraindik ez dut ondo ulertzen zergatik edafologiaren ikergaia ez den lurra, baina tira! Elhuyarrek behintzat "suelo, Geol. = lurzoru" dakar. Hortaz, dagoen bezala utzi beharko. --josugoni (erantzun hemen) 20:16, 1 Ekaina 2010 (UTC)