Eztabaida:Masoneria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Kamiruaga: eta @Theklan: Euskaltzaindiak euskaraz masoneria eta masoi hitzak hobesten baditu ere, Euskal Wikipedian, horren ordez, harbinbelzgo eta hargin beltz hobetsi dituzuela ikusten dut. Honen arrazoia azaltzea eskertuko nizueke, mesedez. Eskerrik asko.-Urtar (eztabaida) 13:38, 18 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]

Nik artikulua masoneriatik framazoneriara aldatu nuen, bata Hegoaldekoa eta bestea Iparraldekoa direnez –Heg. eta Ipar. marka daroate Euskaltzaindiaren Hiztegian–, framazoneria nazioarteko aldaeretatik hurrenago egoteagatik: ingelesez freemasonry, alemanez freimaurerei, frantsesez franc-maçonnerie etab.. Bestetik, hargin beltz ez dauka Heg. edo Ipar. markarik Euskaltzaindiaren Hiztegian, framazon eta masoi hitzek ez lez, eta, halandaze, batuagoa iruditu zait. Ez naiz ausartu harginbelzgo erabiltzera, Orotariko Euskal Hiztegian baino ez delako agertzen.-Kamiruaga
@Kamiruaga: Eskerrik asko. Nik uste dut euskalki edo lurralde marka izateak ez duela derrigorrez esan nahi Euskaltzaindiak hitz hori hobesten ez duenik. Euskaltzaindiaren Hiztegian hobesten ez diren formek definitzaile gisa hitz hobetsia dute, eta gehienetan adibiderik gabe agertzen dira. Gure kasuan, bai "hargin beltz" eta baita "framazon" formak ere "masoi" dute definitzaile, eta ondorioz "masoi" da hitz hobetsita.
« masoi


iz. Heg. Masoneriako kidea. Ik. framazon. Masoi usaina dario Durkheimi.

»
« framazon


iz. Ipar. Masoia. Gorriek, eta guztiz framazonek eta sozialistek, begitan hartua zuten. Framazon madarikatuen azpiko direla. Framazonen eskumakila.

»
« hargin beltz


adb. Masoia. Ik. framazon.

»
Gainera, "hargin beltz" formak ez du adibiderik, beraz ez dirudi egokiena gure wikipediako izenburuetan edo kategoria izenetan jartzeko.-Urtar (eztabaida) 16:14, 23 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
Nik ere ip. heg. horregatik erabaki nuen hargin beltz gisa egonkortzea guztia. Nik masoi esaten dut, baina ez dut ikusten garbizalekeri kontu bat denik. Hala ere, edozein erabakiren alde. Theklan (eztabaida) 21:00, 23 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
Oker ez banago, "hargin beltz" Iparraldeko hitza da, eta marka horrekin agertzen da Elhuyar eta Harluxet hiztegietan, baina Euskaltermen edo Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dut hitz hau aurkitu. Zaldubik erabili zuen 1900 inguruan, eta hortik aurrera oso gutxi agertu da euskarazko testuetan, batez ere Iparraldeko lanetan (Hiriart-Urruti, Mirande, Piarres Xarriton, Aurelia Arkotxa), edo horiei buruz idazterakoan.
Bestaldetik, "beltza" erlijioaren aurkako politika izendatzeko erabiltzen zen garai batean Iparralden, errepublikazale edo liberala adierazteko; "xuria" erlijioaren aldekoa zelarik: monarkiko edo tradizionalista. Beraz, "hargin beltz" ez dirudi oso neutrala. Zaldubi berak "framazon beltzak" ere idatzi zuen, eta Iparraldeko aldizkarietan "framazon gorriak" aurkitzen dugu. Ez dakit gurean Dolores Ibarruri euskal politikari gorria zela idaztea zuzena den, adibidez, ala Wikipediako neutraltasunaren aurka joango litzatekeen. Pentsatzen dut forma egokiagoak bilatu behar direla.
Azkenik, nazioartean masoi hitza edo antzekoak erabiltzen dira gehienbat, hizkuntz batzuetan "masoi" bakarrik dugu (italieraz, portugesez), eta beste batzuetan, "masoi aske" ere erabiltzen da "masoi" hitzarekin batera (ingelesez, frantsesez, alemanez). Esate baterako, ingelesez en:masonic lodge eta frantsesez fr:logia masonique baditugu.
Hau guztia dela eta, Euskal Wikipedian masoi hitza hobestea iruditzen zait bide zuzena, Euskaltzaindia jarraituz gure iritzi politiko edo gustu pertsonalen gainetik.-Urtar (eztabaida) 11:59, 26 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]