Masoneria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Framazoneria
Square compasses.svg
Eskuaira eta konpasa,
framazonen ikur nagusia.
Sortzailea Hiram Abif
Jainko Gorena Unibertsoaren Arkiteto Handia
Mota Esoterismo
Jarraitzaileen izena Masoiak edo framazonak
Adarrak Yorkeko Masoneria, Eskoziar Masoneria, Masoneria Mistoa, Giza Zuzenbidea, Menfis-Mizraimen Erritua, Egiptoar Masoneria
Masoi kopuru handiena duen herrialdea Estatu Batuak

Framazoneria edo Masoneria bere burua iniziatiko, filantropiko eta filosofikotzat definitzen duen erakundea da. Haren kide eta jarraitzaileen arabera, beren helburua egia bilatzea eta gizakiaren garatze intelektual eta morala da. Masoiak, gizon nahiz emakumeak, logia izeneko oinarrizko egituretan antolatzen dira, era berean hauek maila handiagoko erakunde batean taldekatzen direlarik; honi gehienetan "Logia Handia", "Sortaldeko Logia" edo "Prioretza Handia" deritzo.

Europan XVII. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen hasiera aldera agertu zen. Egungo masoneria edo "espekulatzailea" sinboloen bitartez irudikatutako moral-sistema partikularra bezala deskribatua izan da. Bere burua formazio-lanabes bezala aurkeztu ohi du: eraikuntzaren sinbolismoan oinarritutako metodo berezi batekin, kideek entzuteko, gogoeta egiteko eta elkarrizketarako ahalmena garatzea dute helburu, gero balore horiek beren ingurumenean zabal ditzaten.

Masoneria erakundearen historiak desadostasun ugari agertzen ditu, beren zergati nagusiak hainbat gaiei inguruan ibili direlarik: emakumea masonerian onartzea, sineskera erlijioso eta metafisikoen gaia, eztabaidatutako gaien izatea edo logien lan egiteko era, bai eta masoneriaren erregularitatearen funtsa kokatzen diren oinarriak. Gai hauek eta beste batzuei buruzko ikuspuntu ezberdinen izateak adar eta korronte masoniko ezberdinen garapena gauzatu du, sarritan euren artean onartu edo aintzakotzat hartzen ez direlarik.

Masoi-logiak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian hainbat masoi-logia egon dira eta badaude, hona hemen nagusienak[1]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masoneria Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]