Eztabaida:Mendebaleko euskara

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Uste dut kontu gramatikalak berridatzi beharko liratekeela, ze ezaugarri horiek ez dira bizkaieraren esparru osoan agertzen (esaterako i>u mendebaldean baino ez dago).

Zuk ezagutzen baduzu idatzi, nik liburuetan begiratu beharko nuke. -Theklan; (zer?) 09:31, 5 Otsaila 2007 (UTC)
Astia ateratzean ekingo diot.

Mendebaleko euskara izena jarri beharko diogu[aldatu iturburu kodea]

Orain duen edukiarekin, artikulu honek erabat gainditu du Euskaltzaindiak bizkaiera izenari emandako definizioa: 57. arauan zehaztu zuen Bizkaiko euskalkia dela bizkaiera. Hemen, ordea, Arabakoaz ere ari gara; eta, hipotesi ondo oinarritutzat, Errioxakoaz eta Burgoskoaz ere bai. Beraz, inork kontrako arrazoirik ez badu, mendebaleko euskara izena jarri beharko diogu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:46, 8 Urria 2010 (UTC)