Eztabaida:Oleksandr Tsiurupa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluari egindako aldaketak[aldatu iturburu kodea]

Hiru aldaketa egin ditut.

  1. Patronimikoan, "Dmitrievitx" errusiarraren ordez "Dmitrovitx" ukrainerazkoa jarri dut, pertsona hau ukrainarra bazen. Gainera badugu beste arrazoi bat, ponte izenean "Oleksandr" ukrainerazko izena badarabilgu eta ez errusierazko "Aleksandr"; ez da logikoa orduan "Dmitrievitx" jartzea.
  2. Parentesian ukrainerazko izena, Олександр Дмитрович Цюрупа, jarri dut.
  3. Jaioterrian, "Olexki" jarri dut, "Oleshky" ordez.

(Draza Mihailovitx)

Kaixo, Draza. Euskarazko Wikipediari ekarpen baliotsuak egiten dizkiozula eta gero eta hobeto moldatzen zarela ikusita, zeure wikilari kontua sortzea proposatzen dizut. Horretarako, aski duzu Euskarazko Wikipediako edozein orritan, goian eskuinean ageri den «Sortu kontua» testuan klikatzea.
Zeure wikilari kontua izateak baditu hainbat abantaila. Beharbada nabarmenenak hiru hauek izango dituzu:
  • Zuri egindako oharrak errazago ikusiko dituzu, abisua aterako zaizulako.
  • Wikilari kontua sortzen duzunetik 90 egun igarotakoan, 100 edizio egin baldin badituzu (hau da, «Gorde» botoia 100 aldiz zapaldu baldin baduzu, aldaketa txikiak izanik ere), Wikipediako artikuluei izena aldatu ahal izango diezu, artikuluaren goialdeko menuan agertuko zaizun «Mugitu» aukerarekin.
  • Bereziki gogoko dituzun artikuluak (adibidez, zeuk txukunduak edo zeuk sortuak) zeure jarraipen zerrendan sartu ahal izango dituzu, egiten zaien edozein aldaketa zaintzeko.
Segi bizkor-bizkor. --Xabier Armendaritz 2017-12-19, 09:54 (UTC)