Eztabaida:Otarrain arrunt

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Otarrain» orritik birbideratua)
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Otarraina generikoa egin, edo espezie honi egokitu?[aldatu iturburu kodea]

Otarraina berez ingelerazko en:Lobster edo gaztelerazko es:Langostaren parekoa bada, orduan Palinuridae familiari jarrio beharko genioke otarrain izena. Bereziki Euskal Herrian jan den otarrain espezieari badagokio, espezie honetan jarri beharko genuke. Beste aukera bat da otarrain artikulua argipen artikulu bat izatea, eta espezie honi Otarrain arrunt, edo espeziearen izena jartzea izenburuan. Zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:11, 16 iraila 2013 (UTC)

Elhuyar euskara-gaztelania hiztegian, «otarrain» sarrerak izen hori Palinurus generorako erabiltzearen alde egiten du:
« langosta [crustáceo] (Palinurus sp.) »
Berdin Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko «otarrain» sarreran ere:
« otarrain

1. Zool.Dekapodoen ordenako Palinurus edo Panulirus generoko krustazeoa, 50 cm-raino hazten dena eta oso antena luzeak dituena. Muturrean adarkatu egiten diren antenulak ditu eta aurreko hankek azkazal txiki bat dute bukaeran. Larba-fase konplexua dauka. Europako uretan Palinurus elephas espeziea bizi da. Oso preziatua da sukaldaritzan.

en common spiny lobster, spiny lobster, crawfish

es langosta, langosta común

fr langouste

»
Beraz, bide horretatik jotzea dirudi egokiena. Bestalde, bigarren hiztegi horretan jasotako ingelesezko eta gaztelaniazko ordainak ikusita, guztiz egokia dirudi Palinurus elephas espezie honi «otarrain arrunt» izena jartzea. --Xabier Armendaritz 2013-09-16, 22:46 (UTC)
Palinurus eta Panulirus generoei ematen bazaie izena, orduan "argipen" artikulu bat sortuko nuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:40, 17 iraila 2013 (UTC)
Bai, otarrain izenak bi esanahi behintzat izan ditzakeenez (batetik, Palinurus eta Panulirus generoetako edozein espezie; bestetik, Palinurus elephas espeziea), nik ere uste dut hori litzatekeela egokiena. --Xabier Armendaritz 2013-09-17, 07:57 (UTC)