Eztabaida:Txomin Artola

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txomin Artola naiz. Ez dakit zerbaiterako balioko duen hemen nere kexa idaztea, norbaitek irakurriko duen..., ikusiko dugu. Neri buruzko zuen orri hori erabat ezabatzea da nere nahia. Inolako baimenik gabe hasi zineten idazten neri buruz: Amuitz, Aitorembe, Lainobeltz... izengoitiaz, eta den denak beraien benetako izenak izkutuan gordetzen. Harria bota eta eskua gorde. Erabat desbabestuta sentitu izan naiz eta nahi ez dudan modu batera tratatua ere, txotxongillo bat bezela, eta hori gorrotatzen dut. Ez dut modu honetan Wikipedian agertu nahi. Edonork, izkutuan, nahi duena idazteko babesten duen Wikipedian. Pakean utzi eta nitaz ahaztutzea eskatzen dut. Besterik ez. Bitan saiatu naiz orria ezabatzen baina bitan, Xabier Cañas delako batek zentsuratu ditu, taliban-inkisidore baten modura. Ni ez naiz bandalo bat. Izatekotan, zu zara bandaloa, Xabier Cañas. Sartu nazazue betirako zuen zerrenda beltzean. Lasaitu ederra hartuko dut. Je vous emmerde.

Txomin Artola

Kaixo Txomin Artola. Zein da arazoa ezaguna den pertsona baten inguruko orrialdea ezabatzeko? Eskerrik asko.-Theklan · Eztabaida · E-maila 19:42, 10 apirila 2016 (UTC)

Arazoa agian erreferentziatu gabeko edukiren batzuengatik etor daiteke, musikariak inoiz inori aipatu ez dizkionak. Erref falta txantiloia txertatzera noa, hainbat xehetasun azaltzen baitira artikuluan, iturria aipatu gabe. - --Joxemai; (erantzunak) 12:08, 11 apirila 2016 (UTC)


Kaixo, Goraintzi: Txomin Artola zarela diozu, baina hemen Goraintzi bezala aritzen zara, eta hain justu ezizen horrekin, hainbat ekarpen egin dituzu, den-denak Txomin Artolari buruzko artikuluan, hona hemen historiala. Zure lankide eztabaidan eskatu nizun artikulua ezabatzeko arrazoiak azaltzeko, eta goiko hori da idatzi duzuna. Pentsatu nahi dut aipatzen dituzun guztiak Wikipediaren funtzionamenduari buruzko ezezagutzaren eta egun txar baten ondorio izango direla. Badira funtsekoak diren 5 euskarri Wikipedia guztientzat balio dutenak, hemen dituzu eta honen atzean dagoen filosofiaren pista bat hartuko duzu. Euskarri horietan 3.ak horrela dio: Wikipedian dihardutenek errespetuz eta gizalegez tratatu behar dute elkar. Arau hori, eta gizalegearen beste arau orokorragoak ere, hautsi dituzula iruditzen zait goian aipatutako irainekin. Halere, prest nago ezabaketa proposatzeko argudioak eta arrazoiak entzuteko eta horren gainean eztabaidatzeko, inguru hauetan ohiko den bezala. Begirunez. --Xabier Cañas (eztabaida) 13:16, 12 apirila 2016 (UTC)