Wikipedia:Bost euskarriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Esan daiteke Wikipediako politika gehienen oinarri direla ondorengo bost euskarri hauek, Wikipediaren izaera adierazten dutenak:

BluePillar.svg Wikipedia entziklopedia bat da, entziklopedia orokor edo espezializatuen, almanakeen eta hiztegi toponimikoen elementuak ere dituena. Edukiak egiaztagarria izan behar du; beraz, erreferentziak jarri behar dira, iturri fidagarrietara. Wikipedia ez da pulpitu bat, propaganda makina bat, eduki hutsalentzako lekua, anarkia edo demokrazia esperimentu bat, zentsurik gabeko informazio bilduma edota webguneen gidaliburu bat. Ez da hiztegi, egunkari, edo iturrien bilduma bat; horrelako edukia Wikimediaren beste proiektuetarako da, dena dela.
 
GreenPillar.svg Wikipediak ikuspegi neutral bat erabiltzen du, hau da, artikulu batek ezin du izan ikuspuntu jakin bat. Batzuetan honek esan nahiko du informazioa angelu posible guztietatik eskaini behar dela, bakoitza zehaztasunez aurkeztuz eta testuingurua ere azalduz, irakurleak ikuspegi guztiak uler ditzan; eta ez ematea ikuspegi bat "hoberena" edo "egiazkoa" bezala. Honek esan nahi du egiaztatu ahal diren erreferentziak, iturri fidagarrietatik ahal dela, eskaini behar dela posiblea den neurrian, eta batez ere, gai eztabaidagarritan. Neutraltasun gatazka bat agertzen den bakoitzean erreflexurako aldi bat eman behar da aditzera eztabaidatua bezalako iragarki batekin. Zehaztasunak eztabaida orrian emango dira eta jarraitu gatazken ebazpena.
 
YellowPillar.svg Wikipedia erabilera askeko edukia da, halako moldez non testu guztia GNU Free Documentation License-aren barne dagoen. Ez ezazu sar egile eskubideak dituen materialik, ezta GFDL lizentziarekin bateraezinak diren lanik. Onartu beharko duzu edozeinek aldatu dezakeela zuk idatzitako artikulua, inor ez baita artikulu baten jabe. Idazten duzun edozein testu gupidarik gabe aldatua eta birbanatua izan daiteke.
 
OrangePillar.svg Wikipediak hitzartutako arauak jarraitzen ditu. Gainontzeko lankideak errespetatu, baita beraiekin ados ez zaudenean ere. Eraso pertsonalak eta orokortasunak ekidin. Edizio guduak ere ekidin; gogoratu 204.481 artikulu daudela euskarazko Wikipedian lan egiteko eta eztabaidatu. Intentzio onekin ibili, Wikipedia zure argumentuak sendotzeko erabili gabe, eta suposatu gainontzekoak ere intentzio onekin dabiltzala.
 
RedPillar.svg Wikipediak ez du arau finkorik, hemen dauden bost euskarrietatik aparte. Izan zaitez ausarta orriak aldatzerakoan, eta ez kezkatu akatsen bat egiteaz. Izan ere, zure ahaleginak ez du zertan perfektua izan. Artikuluen bertsio guztiak gordeta daude; beraz, ezinezkoa da konponbiderik gabeko kalterik egitea. Baina gogoan izan: hemen idazten duzun guztia, betiko geratuko da erregistratuta.