FC København
| Ezizena(k) | Byens Hold ("Hiriko taldea") Løverne (Lehoiak) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1992 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Parken Stadion (Edukiera: 41.752) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | Hans Munk Nielsen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Ståle Solbakken | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Superliga daniarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | Superliga daniarra, 2. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | [http://www.fck.dk | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
FC København talde berria da, 1992. urtean sortu baitzen Kopenhageko talde historiko biren batasunetik, alde batetik Danimarkako klubik zaharrena zen Kjøbenhavns Boldklub (16 liga garaipen zituen) eta bestetik Boldklubben 1903 (zazpi liga garaipen zituen).
Bere debutean, 1993. urtean, liga irabazi zuen eta 1994. urtean bigarren gelditu zen ligan eta kopan, baina 90. hamarkadaren bukaeran Odense BK eta Brøndby IF nagusitu zitzaizkion. Hurrengo hamarkadan 5 liga eta 2 koparen jabe egin zen. Azken lau urtetan bi liga eta bi kopa irabazi ditu.
UEFAko Txapeldunen Ligan ere parte hartu du 2006-07 eta 2010-11 urteetan. 2011-12 urtean ez zen taldekako fasera sailkatu eta UEFA Europa Leaguen aritu zen emaitza aipagarririk gabe.
[aldatu] Palmaresa
FC København:
Danimarkan:
- Superliga daniarra (9): 1993, 2001, 2003, 2004, 2006, 2007, 2010 eta 2011
- Danimarkako Kopa (5): 1995, 1997, 2004, 2009 eta 2012
Europan:
- Txapeldunen ligan: 2006-07 eta 2010-11 denboraldietan.
- UEFA Kopan: 10 parte hartze.
Kjøbenhavns Boldklub, Boldklubben 1903 eta FC København:
- Superliga daniarra (31): Kjøbenhavns Boldklub (16), Boldklubben 1903 (7) eta FC København (8)
- Danimarkako Kopa (8): FC København (5), Boldklubben 1903 (2) eta Kjøbenhavns Boldklub (1)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Danieraz) web orri ofiziala