Odense BK

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odense Boldklub
Ezizena(k) De Stribede (marradunak)
Sorrera 1887
Futbol zelaia TRE-FOR Park
(Edukiera: 15.761)
Presidentea Niels Thorborg
Entrenatzailea Danimarka Troels Bech
Liga Superliga daniarra
2013-14 8.a
Webgunea http://www.ob.dk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Odense Boldklub edo Odense BK 1887. urtean sortu zenean Odense Cricketklub izena zuen, cricketa baitzen jokatzen zuen kirol bakarra, baina 1889. urterako futbola eta tenisa ere hartu zituen.

Danimarkako hiru Liga eta bost kopa irabaziak ditu. 1927-28an jokatu zuen lehen aldiz maila nagusian baina asko itxaron behar izan zuen lehenengo tituluak lortzeko, 1977 urteko Liga hain zuzen ere. 80 hamarkadan eta 90 hamarkadaren hasieran izan zuen bere "urrezko aroa".

1994-95 denboraldiko UEFA Kopan beren historiako unerik handiena gertatu zen, Madrilgo miraria izenarekin ezagutzen dutena, Real Madril taldea kanporatu zutenekoa. Lehenengo partida Odensen jokatu zuten eta madrildarrek 2-3 irabazi zuten, azken minutuan daniarren idoloa zen Michael Laudrupek Real Madrilen gola sartuta. Itzulerakoan ordea, aurrikuspen guztien aurka daniarrek 0-2 irabazi zuten Bernabeun, daniarren bigarren gola ere 90. minutuan iritsi zen gainera. Morten Bisgaard izan zen heroia. Final laurdenetan Parmak kanporatu zuen, gerora txapeldun izango zenak. Urte hartatik aurrera Odenseren zaleek beti esaten dute; "hiru liga irabazi ditugu eta behin Real Madril kanporatu genuen".

Azken hamarkadan bi kopa irabazi ditu eta 2009 eta 2011 artean denboraldi bikainak egin zuen hiru urteetan Ligako bigarren postua eskuratuz. Aurten ordea 10. gelditu da eta 12 taldetako liga denez azken unean libratu da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkan:

Europan:

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odensek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2006-07 UEFA Kopa Liga fasea Osasuna 3-1 Odense

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odense BK Aldatu lotura Wikidatan