Faila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urratze faila bat

Faila bat, geologian, arrokatan sortzen den ezjarraitasun bat da. Lurrako lehenengo 200 kilometrotan sortzen dira, eta harrien plastikotasunaren muga gainditzean gertatzen diren deformazio etenak dira. Hau da, arroka batek jasaten duen indar tektonikoa euren erresistentzia baino handiagoa denean agertzen diren apurdurak dira failak. Apurdura gainazal baten gainean egiten da (faila planua deitua) eta bere mugimendua plano honekiko paraleloa da beti.[1]

Hiztegi geologikoan, failak haustura mota berezi bat dira. Haustura bat eten gainazal bat da, gorputz batek barneko kohesioa galtzean sortzen dena, eta hiru mota ezberdin daude: arraildurak, diaklasak eta failak.

Failek lurrikarak era ditzazkete.

Faila baten elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Faila-planua: faila batean dauden blokeak mugitzen direneko gainazala. Orokorrean apur bat irregularra denez, faila-gainazala edo faila-zona ere deitzen zaio.
  • Bloke altxatua edo gaineko blokea: Bestearekiko altxatzen den blokea, faila-planuaren gainean dagoena.
  • Bloke ondoratua edo oin blokea: Bestearekiko hondoratzen den blokea, faila-planoaren azpian dagoena.


Faila baten deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faila bat deskribatzeko garaian hainbat elementu hartu behar dira kontutan. Honakoak dira elementu nagusiak deskribaten hori egiteko:

  • Norabidea: Faila planuak barne hartzen duen lerro horizontal batek iparralde-hegoalde norabidearekin sortzen duen angelua.
  • Okerdura: Faila planuak horizontalarekin sortzen duen angelua. Hau neurtzeko faila planuko malda handieneko lerroa hartu behar da beti.
  • Faila jauzia: Faila bateko bi bloketan elementu konkretu batek jasan duen mugimendu erlatiboa.
  • Failaren izaera: normala, alderantzizkoa eta transformakorra edo urratze faila. (Ikusi ondoren).

Faila baten sailkapena mugimenduari erreparatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egon daitezkeen faila motak

Faila bateko blokeak bestearekiko duen mugimenduari erreparatzen badiogu hiru motako failak daudela ikusiko dugu:

  • Alderantzizko faila edo bultzada faila: faila mota hauek konpresio horizontalagatik sortzen dira (A irudia). Mugimendua ahalik eta horizontalena da eta faila planuak 30ºko okerdura izaten du horizontalarekiko. Faila mota hauek 45º baino gutxiago dutenean zamalkadura izena hartzen dute.
  • Faila normala: Faila mota hauek tentsio horizontala dela eta sortzen dira (B irudia). Mugimendua orokorrean bertikala izaten da eta angelua 60ºkoa izaten da horizontalarekiko. Faila normalen elkarduraz horstak eta grabenak sortu daitezke.
  • Urratze failak edo faila transformakorrak: faila hauek bertikalak izaten dira eta blokeen mugimendua horizontala izaten da (C irudia). Bi motako urratze faila daude: destroak eta sinistroak (eskubi edo ezker mugimendu erlatiboa dutenak). Plaken arteko muga transformatzailetan agertzen dira faila hauek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Haakon Fossen, Stuctural Geology, 8.kapit., 8.1 atala: "A fault is any surface or narrow zone with visible shear displacement along the zone"; "A fault is a discontinuity with wall-parallel displacement dominated by brittle deformation mechanisms". Cambridge University Press, 2010. ISBN 978-0-521-51664-8.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faila Aldatu lotura Wikidatan