Fara Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fara Williams

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFara Tanya Franki Merrett
JaiotzaLondres1984ko urtarrilaren 25a (40 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Chelsea Football Club /
Chelsea Football Club (emakumezkoak) /
Charlton Athletic F.C.2001 / 2004
Charlton Athletic W.F.C.2001 / 2004
England women's national football team2001 /
Everton Football Club2004 / 2012
Everton F.C.2004 / 2012
Liverpool Football Club2012 / 2015429
Great Britain women's Olympic association football team2012 / 201240
Liverpool Football Club2012 / 2015429
Arsenal Football Club2016 /
Arsenal Football Club2016 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: fara_williams47 FIFA: 191966 UEFA: 53108 Edit the value on Wikidata

Fara Williams (Londres, Erresuma Batua, 1984ko urtarrilaren 25a)[1] futbol jokalari bat izan da. 1,64 metroko altuera du. Erdilaria izan da Ingalaterrako hainbat taldeetan eta Ingalaterrako futbol selekzio nazionalean, 2005ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Eurokopa jokatzen; eta 2007ko, 2011ko eta 2015ko Munduko Futbol Txapelketa. Gainera, parte hartu zuen 2012ko Olimpiar Jokoetan. Bere ibilbidea Chelsea taldean hasi zen , ondoren, 2001an, Charlton Athletic taldearekin kontratu bat sinatu zuen, bere ibilbide profesional hasten. Geroago ,beste hainbat Ingalaterrako futbol taldeetan jokatu du, bere jatorrizko herrialdetik irten gabe.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea, 12 urteekin, Chelsea futbol taldeko kategoria baxuagotan hasi izan zen.

2000-2001[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chelsea taldearekin, lehenengo futbol-denboraldian, 30 gol sartu zuen.

2001-2004[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo denboraldian, Charlton Athletic taldera joan zen, taldearen urteko jokalaririk onenaren saria irabazten. 2004ko martxoan, FA Women´s Premier League Cup irabazi zuen.

2004-2012[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 denboraldiak jokatu zuen Everton taldearekin, hainbat finalak galdu zuen, adibidez, FA Women´s Cup, bere jatorrizko taldearen aurka, Charlton Athletic.

2012-2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fara Williams, bere etsaiarekin kontratu bat sinatu zuen, Liverpool taldearekin, 2015ra arte. 2013an FA Women´s Super League irabazi zuen, 2 eta 0 irabazten Bristol Academy taldearen aurka. Hurrengo urtean berriro irabazi zuen talde sari hau.

2016-2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko urtarrilaren 5an, Arsenal taldera joan zen.

2017-2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urtean Reading taldearekin, 4 urteko kontratu bat sinatu zuen. 2021an futboletik erretiratu[4] zen.

Ingalaterra selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urtekin hasi zen Ingalaterreko selekzioan jolasten. 146 partidutan, 40 gol sartu zuen, 4.zenbakiarekin jolasten. 2022an bere lehen gola sartu zuen Portugal selekzioaren kontra, partidua 3 eta 0 amaitu zuen, Ingalaterra irabazten

2009ko Emakumezko Europako futbol txapelketan, Finlandian, Ingalaterra iritzi zen finalera, Finlandia eta Herbereak irabazten. Finalean, Alemaniaren kontra galdu zuen.

2011ko Emakumezko Munduko futbol txapelketan, herrialdeko errendimendurik onena lortu zuen txapelketa honetan, brontzezko domina irabazten. Sari hau lortu zuen Ingalaterra, Fara Williams gol batekin, Alemaniaren kontra.

Banakako sariak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

FA-ren urteko gazte jokalari onenaren saria 2001-02
FA-ren urteko Nazioarteko jokalari onenaren saria 2006-07
2008-09
FA-ren urteko jokalari onenaren saria 2008-09
PFA-ren urteko taldearen saria 2013-14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Fara Williams Carrera de clubycarrera internacional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Charlton Athletic» web.archive.org 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. (Ingelesez) «Everton's Fara Williams declines move to American league» the Guardian 2010-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. FC, Reading. «👑 Fara Williams announces retirement» Reading FC (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  5. (Ingelesez) UEFA.com. (2007-05-23). «More honours for Arsenal» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]