Fargo (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fargo
Datuak
Jatorrizko izenburua Fargo
Izenburua euskaraz Fargo
Urtea 1996
Estreinaldia 1996ko martxoaren 8a
Generoa Thrillera
Komedia beltza
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 98 minutu
Aurrekontua 7 milioi dolar
Banatzailea Gramercy Pictures
Zuzendaria
Joel Coen
Ethan Coen (krediturik gabe)
Ekoizleak
Ethan Coen
Joel Coen (krediturik gabe)
Gidoilariak
Ethan Coen
Joel Coen
Aktoreak
Frances McDormand
William H. Macy
Steve Buscemi
Harve Presnell
Peter Stormare
Musikagileak
Carter Burwell
Argazkilariak
Roger Deakins
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
Etekinak: 60.611.675 dolar

Fargo 1996an Joel Coen eta Ethan Coen anaiek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako filma bat da. Protagonista nagusiak Frances McDormand, William H. Macy, Steve Buscemi, Harve Presnell eta Peter Stormare izan ziren. Filmak izenburua AEBko Ipar Dakota estatuko izen bereko Fargo hiriari zor dio, nahiz eta filmaren zati handiena Minnesota estatuan girotua egon.

Bestalde, filma zazpi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi irabazi zituelarik: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria (Frances McDormand). BAFTA saria ere irabazi zuen, bai eta Canneseko Zinemaldiko zuzendari onenaren saria ere. 2006an National Film Registre filma bildumaren barnean erregistratua izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1987ko negua, Minneapolis. Jerry Lundegaard-ek (William H. Macy) dirua nola edo hala lortu beharrean da, horretarako bere emaztea bahitu eta Ipar Dakotako Fargo hirian harengatik erreskatea eskatuko duten bi gizon (Steve Buscemi eta Peter Stormare) kontratatuko ditu. Erreskatea Jerryren aitaginarrebari eskatuko diote, bere dirua edonor baino gehiago maite duen aberatsa (Harve Presnell). Helburua bahiketarengatik lortutako dirua Jerry eta bi bahitzaileen artean banatzearena da. Halere, gauzak ez zaizkie uste adina ongi aterako, tartean polizia bat eta bi pertsona hilik suetzatzen baitira. Marge Gunderson (Frances McDormand) kasu hau ikertu eta konpontzeko ardura duen polizia buruzagia da. Poliziak bere lana egin eta ikertzen dabilen einean, Jerryk arazo berriei aurre egin beharko die, tartean hark kontratatutako bahitzaileen mehatsuei aurre egitea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]