Ferratze estira
Wikipedia(e)tik
Ferratze estira Salamancako probintziako Navamorales herrian
Ferratze estira Avilako probintziako Villar de Cornejan
Ferratze estira zaldiak, astoak edo baita behiak ere, animali hauek ferratzen edo sendatzen diren bitartean eusteko balio duen egitura bat da.
Espainiako herri landatar askotan ikus daitezke halakoak. Avilako probintzian eta Salamancako probintzian halako ugari daude oso kontserbazio egoera onean, baina jada erabiltzen ez direnak.
Orokorrean, harrizko lau zutoin bertikalez osatua zegoen, hauen gainean animaliak modu egokian lotzea ahalbidetzen duten zurezko habeak jarrita daudelarik.