Zaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Zaldia
Zaldiak Bianditzen
Zaldiak Bianditzen


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: E. ferus caballus
Linnaeus, 1758

Zaldia (arra) eta Behorra (emea) ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), Equus generoko 10 espezieetako bat. Zaldia bezatu izanaren garrantzia handia izan da ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili izan da, nahiz eta hainbatetan haragi iturri garrantzitsua izan den. Islandian esate baterako, Islandiako ponia bertako baldintzetan bizitzeko gai den azienda gutxienetarikoa da, eta horregatik zaldi haragiaren inguruko ohitura handia dago bertako sukaldaritzan.

XX. menderarte zaldia armada ezberdinetan erabili izan da eta hainbat arbadak gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte.

Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da.

Eduki-taula

Etimologia [aldatu]

  • Euskal Herriko hainbat lekuetan, ez denetan, "abere" hitza zaldi aziendaren sinonimotzat hartzen da.
  • Zaldia arrei esaten zaie.
  • Emeei behorra.
  • Moxal oro har zaldikumei.
  • Zaldiko, moxal arrei.
  • Behoka, moxal emeei.
  • Zaldiei oro har zamariak eta kabaleak Iparraldeko zenbait tokietan.
  • Oro har behiei euskaraz abelgorriak esaten zaie (bertako arraza gorriei behintzat ), ardiei abelxuriak esaten zaie eta zaldi-behorrei abelbeltzak.

Bezatzea [aldatu]

Zaldiaren bezatzearen inguruko lehenengo aztarnak Asia zentraletik etorri dira eta K. a. 4000. urtetik datoz.

Sakontzeko, irakurri: Tarpan

Hala ere urteetan zehar zaldi basatiak (Equus ferus) edo tarpanak egon izan dira zaldi bezatuekin batera bizitzen, beste etxabere batzuekin hain maiz gertatzen ez den zerbait delarik.

Hainbat Equus ferus azpiespezie desagertu izan dira historian zehar, baina gaur egun Przewalski zaldia (Equus ferus przewalskii) oraindik ere bizi da Asiako erdialdean. Mongolian taki eta Kirgizistanen kirtag deitzen zaio zaldi honi eta erlatiboki ugaria da.

Zaldi bat bere zaldunarekin trostan

Erlazionatutako ekinidoak [aldatu]

Zaldiek hainbat gertuko ahaide dituzte, genero berekoak baina ez direnak espezie bereko kideak.

Zaldiaren eboluzioa [aldatu]

Zaldien eboluzioa

Ekido guztiak Equidae familiakoak dira, orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Bai zaldiak bai eta beste ekido guztiak Perissodactyla ordenakoak dira, hau da, hatz bakoitidun ungulatuak. Ordena hau Miozenoko ugaztun lehortarren artean talde dominantea izan zen, baina orain dela 20 milioi urte, belarraren sorrera zela eta Artiodaktilo ordenakoek eboluzio hobea izan zuten. Gaur egun aurretik aipatutako ahaideez gain, errinozeroak eta tapirrak ere badira zaldien lehengusuak.

Eohippusa (izen zientifikoa Hyracotherium) da ezagutzen den lehen zaldia. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude generoan eta beraz gainbeheran dago. Ezagutzen diren hainbat zaldiren arbasoen izenak hauexek dira: Propalaeotherium, Mesohippus, Miohippus, Orohippus, Pliohippus, Anchitherium, Merychippus, Parahippus, Hipparion eta Hippidion. Gehienen tendentzia geroz eta handiagoak izatera da eta 5 hatzetik bakar batetara pasatzea. Hala ere egon dira salbuespenak ildo horretan eta azeri baten tamainako zaldiak izan dira Pleistozenorarte (~1,8 milioi urte).

Sakontzeko, irakurri: Equidae

Euskal mitologian [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Zaldia euskal mitologian

Zaldia euskal mitologiako irelu edo jeinua ere bazen. Atharratzen kontatzen zuten, Laxarrigibele izeneko harpean, Ahuskiko magalean, Alzaitik gertu, zaldi zuri bat bizi omen zela. Behin eskualde hartako mutil bat bahitu zuen. Mutila ez zegoen ondo integratuta bere inguruan.

Berastegiko Etsoinberri baserriko neskame bat ere, era berean bahitu zuen Obantzungo lezean bizi zen beste zaldi batek. Baserrikoek behor bat zuten. Aberea egunero bidaltzen zuten mendira eta iluntzean jaso. Etxeko morroi-neskameak egunero egiten zuten lan hori. Ohitura zuten aurrenekoa behorra ikusten zuena, bere gainean etxera itzultzeko. Egun bat neskamea izan zen lehengoa behorra ikusten eta halaxe esan zuen: Horra hor gure behor beltza, eta korrika abiatu eta aberearen gainera igo zen. Igo orduko behorra arrapaladan abiatu zen Obantzungo leizera eta bertan sartu zen bere zaldizkoarekin. Morroia luze egon zen leize barnera begira bere lagunaren bila, baina ez zuen ezer topatu.

Baserriko bidean galdetzen zuen bere buruari: "ze behor klase zen hori" , orduna ikusi omen zuen Etsoinberriko benetako behorra sakon batean lasai lasai larretzen. Handik denboraldi batera, Etsonberrikoek arropa garbitzera joan ziren Itturrarango iturrira, eta bertan topatu zituzten bahitutako neskamearen belarritakoak eta eraztuna.

Ugalketa [aldatu]

Zaldia lau urteekin heldutasun sexualera heltzen da. Ernaldi-aldia 11 hilabete irauten ditu eta ernaldi bakoitzeko zamalko bakarra jaiotzen da. Etxe-abere zaldiak egokitze sexualen zailtasun handiagoak dituzte eta horregatik batzuetan beharrezkoa da gizon baten laguntza zaldiaren zakila emearen baginaraino gidatuz emea ernaltzeko momentuan.


Elikadura [aldatu]

Laneko zaldia pausoan

Animali hau belarjalea da batik bat, belarra, sagarrak, azenarioak,... jaten ditu. Etxekotua dagoenean pentsua ere jan dezake.

Ikus, gainera [aldatu]


Wikiztegia
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:
zaldi
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zaldi