Filis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filis (Phyllis), greziar mitologiako emakumezko pertsonaia bat da. Traziako errege Likurgoren alaba zen, eta Teseoren seme Demofonterekin ezkondu zen, hau Traziatik igarotzen ari zenean Troiako Gerraren ondoren etxera itzultzen ari zela. Demofonte, beharraren ondorioz Greziara deitua, etxera itzuli zen bere aitari laguntzeko, Filis utziz. Orduan, honek, bere senarrari, Reari sagaraturiko zerraldo bat bidali zion, berak, itzultzeko itxaropena ematen dionean irekitzeko eskatuz. Hemendik aurrera, istorioa aldatu egiten da.

Bertsio batean, Filisek bere buruaz beste egiten du zuhaitz batean urkatuz. Filis lurperatzen duten tokian, almendrondo bat hazten da, Demofonte itzultzean loratzen dena. Istorioaren bigarren bertsio batean, Demofontek zerraldoa irekitzen du, eta, istripuz, bere ezpataren gainean erortzen da. Istorio hau, nabarmenki posible agertzen da Ovidioren Heroides epopeia epistolarreko II. Liburuan, baita Kalimakoren lanetan ere.

Bederatzi Bideak, Filisen istoriotik datoz, esaten denez, bederatzi aldiz itzuliko dena ertzetara Demofonteren itzuleraren zain dagoela.

Filis, artzain eleberrian ere, oso ohiko pertsonaia da: neskatxa artzai xaloa, atsegina eta maitemindua. Urrezko Mendeko Lope de Vega idazle espainiarrak, Filisi buruzko ziklo bat idatzi zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filis Aldatu lotura Wikidatan