Arbendolondo
|
|
||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||
| Prunus dulcis (Mill.) D.A.Webb |
||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||
Arbendolondoa edo almendrondoa (Prunus (Amygdalus) dulcis) Rosaceae familiako zuhaitz hosto erorkorra da. Bere hazia arbendola edo almendra da.
10 metroko altuera edukitzera irits daiteke. Zurtoin lisoa dauka, berdea eta marroia gaztea denean eta zartatua, ezkatatsua eta grisaxka zahartzen denean. Hosto sinpleak dauzka, lantza-formakoak, luzeak, estuak eta mutur zorrotzekoak, 7-12 cm-ko luzerakoak eta berde biziak, ertz oxkarratu edo horzdunak. Loreak bakarka edo 2-4 aleko taldeetan ekoizten ditu; pentameroak dira, bost sepalodunak eta bost petalodunak, zuritik arrosara joan daitezkeen koloretakoak, 3-5 cm-ko diametrokoak. Haziak 3-6 cm luze dira, drupa motakoak, exokarpo eta mesokarpo zaildunak eta endokarpo gogordunak, oblongoak, elipsoidalak, haragi lehorrekoak, ilupadunak, berdeak, dehiszenteak. 9 hilabete behar dute heldutasunera iristeko.
Fruta-arbola hau eskualde beroetan hazten da, ez baitu hotza ongi jasaten. Arbendolondo gehienak lehorreko lurretan landatzen dira, lurzoru aske eta hareatsuetan.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |