Firn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glaziar azaleko laginak hartzen. Azaletik glaziar izotz urdineruntz, firn elurra trinkoagoa da.


Firn (alemanierazko Firn, esanahi berekoa) elur mota bat da, aurreko urtaroetatik iraun duena eta birkristaldu dena, elurraren eta glaziar-izotzaren arteko dentsitatea duena. Firn elurrak azukre hezearen itxura du, baina haren gogortasunak palaz garbitzea zailtzen du. Oro har, 550 kg/m³ baino handiagoko dentsitatea du eta glaziar buruan metatzen den elurraren azpian dago.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko elur geruzen pisuaren eraginez, elur malutak trinkotu egiten dira. Urtze-puntutik gertu, kristal indibidualak erdi-likidoak eta leunak dira, beste kristalen planoetan irristatuz eta tarteak betez, izotzaren dentsitatea areagotuz. Kristalak elkar ukitzean, batu egiten dira, eta tarteko airea estutu burbuilak osatuz edo azaleraino bultzatuz.

Udako hilabeteetan, kristalen eraldaketa areagotu daiteke, kristalen arteko perkolazioa dela-eta. Uda amaieran emaitza firn elurra da.

Firn elurra metatzeko gutxieneko garaierari firn muga edo firn lerroa deritzo[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingelesez firn limit, firn line edo snowline

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Firn Aldatu lotura Wikidatan