Urtze-puntu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Solido baten urtze-puntua materia egoera solidotik likidora igarotzen den tenperatura-tartea da. Terminoak tenperatura jakin bat adierazi lezakeen arren, izatez konposatu kimiko asko hainbat graduren tartean urtzen dira. Urtze-puntuan fase solidoa eta fase likidoa biak batera orekan existitzen dira. Aurkako aldaketa gertatzen denean, alegia, materia bat likidotik solidora igarotzen denean, izozte-puntu deitzen zaio.

Gehienetan, urtze-puntua eta izozte-puntua tenperatura berean gertatzen dira. Esaterako, merkurioaren urtzea eta izoztea -38,83 °C-etan (234,32 K, -37,89 °F) gertatzen da. Hala ere, zenbait substantziak bestelako trantsizio-tenperaturak dituzte. Esaterako, agarra 85 °C-tan urtzen da, baina 31-40 °C-tan solidotzen da; prozesu horri histeresi deritzo.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]