Fleur Adcock

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kareen Fleur Adcock (Auckland, Zeelanda Berria, 1934ko otsailaren 10a) zeelandaberritar olerkaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituela bere herrialdea utzi eta Ingalaterrara joan zen, eta han egin zituen ikasketak, aitak irakasten zuen ikastetxeetan. Zeelanda Berrira itzuli zenean, bertako Victoria Unibertsitatean lizentziatu eta 1958-1963 bitartean irakasle eta liburuzain-lanak egin zituen. Zeelanda Berriko bizimoduarekin atsekabeturik, Ingalaterrara itzuli eta, Kanpo Arazoetako ministerio eta Commonwealth erakundeen liburutegian, laguntzaile-postuan lan egin zuen 1979 arte. Urte horretan, idazte-lanari buru-belarri heltzea erabaki zuen.

Zeelanda Berriko Wellingtonen argitaratu zuen bere lehen poema-liburua, "Urakanaren begia" (1964), zeinaren zati bat Londresen berrargitaratu zen "Tigreak" titulupean (1967). Liburu hauetan jadanik finkaturik agertzen da Adcocken estilo argi, ironiko eta lasaia. Estilo horixe erabili du, orobat, gai sozial, politiko eta pertsonalak azaltzeko, hain harrera ona izan duen "Bideratua" (1977) liburuaren kasuan bezala. "Ustekabeko liburua" izenekoan (1986), haurtzaroari eta gizonei buruzko olerki bikainak idatzi zituen; "Aldi baterako eremua" liburuan berriz (1991), etxeko gaietatik hasi eta egungo gatazka politikoetarainoko era guztietako arazoak azaltzen ditu, besteak beste, energia nuklearraren aurka eta ekologiaren alde agertuz.

Adcocken zehaztasunak, ironiak eta garraztasunak guztiz atsegina eta irakurgarria bilakatzen dute bere poesia. 1983an bere "Olerki Hautatuak" argitaratu ziren. 2008. urtean, Zeelanda Berriko Meritu Ordena jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poems 1960-2000 (2000)
  • Looking Back (1997)
  • Selected Poems (1991)
  • Time-zones (1991)
  • Meeting the Comet (1988)
  • The Incident Book (1986)
  • Hotspur: a ballad (1986)
  • Selected Poems (1983)
  • Below Loughrig (1979)
  • The Inner Harbour (1979)
  • The Scenic Route (1974)
  • High Tide in the Garden (1971)
  • Tigers (1967)
  • Eye of the Hurricane (1964)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]