Fragata (ontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:09, 16 apirila 2015
Antzinako bela fragata
Surcouf frantziar fragata, La Fayette klasekoa

Fragata armamentu ertaina eramaten duen gerraontzi arina eta gobernagarria da. Korbeta baino handiagoa eta batailako lerroko itsaontzia baino txikiagoa.

Gerra-belaontzia

Antzinako fragatak batailako lerroko itsaontziak baino arinagoak ziren, baina antzeko luzera zuten. Zingoa, aldiz, txikiago zuten kostaldean patruila lanak burutzeko; hiru masta eta bela karratuak zituzten, eta arma bizkar bakarra zuten, hau da, kanoi-ilara bat besterik ez. Holandan asmatu zituzten , Laurogei Urteko Gerran. Geroago ingelesek eta frantsesek kopiatu zituzten, eta azkenean itsas-armada guztiek.

XX. mendea

Bigarren mundu gerran fragatak armada nagusiaren lagungarri izan ziren eta konboiak babesteko edo erasotzeko erabili ziren. Orduan 1000 eta 4000 arteko tona zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fragata (ontzia) Aldatu lotura Wikidatan