Laurogei Urteko Gerra
| Laurogei Urteko Gerra | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
Laurogei Urteko Gerra edo Herbehereetako Matxinada (1568-1648) Espainiako Inperio habsburgotarraren aurkako Herbehereetako Hamazazpi Probintzien matxinada izan zen.
Espainiarrak hasieran arrakastatsu aritu arren, matxinoek 1572an Brielle hartzean altxamendua berpiztu zen. Gatazkako lehendabiziko fasean independentzia eskuratzeko borroka izan zen. Bigarren fasearen helburua independentzia horren aitorpena lortzearena. Honela, iparraldeko probintziek independentzia de jure 1648an erdietsi zuten. Hegoaldeko probintziek (egungo Belgika, iparraldeko Frantzia eta Luxenburgo osatzen duten lurralde gehienek) espainiarren agindupean jarraitu zuten. Liejako apezpikuaren mendeko lurraldeek, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zatia izanik, ez zuten gerran parte hartu.
Gatazkan zehar, Herbehereetako probintzia independienteak Europako botere nagusienetakoa bilakatu ziren, haren hazkunde ekonomiko, zientifiko eta kulturalari esker.