Holanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar eta Hego Holanda probintziak, Herbehereetako probintzia mapan.

Holanda Herbehereetako mendebaldeko eskualde bat da. Holanda toponimoa, munduko hainbat hizkuntzatan, maiz erabiltzen da Herbehere osoak izendatzeko ere. Erabilera hori ez dute gogoko herbeheretar askok; bereziki, Holandaz kanpoko Herbehereetako eskualdeetako biztanleek.[1]

X. mendetik XVI.eraino, Holanda eskualde politiko bateratua zen, Holandako kondeek gobernatutako konderria. XVII. menderako, itsas eta ekonomia arloetako potentzia bat bilakatua zen Holanda, eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikako gainerako probintzien gainean nagusi zen.

Gaur egun, antzinako Holandako konderria Herbehereetako bi probintzia dira: Ipar Holanda eta Hego Holanda. Han daude Herbehereetako hiru hiri handienak: Amsterdam, Herbehereetako hiriburua; Haga, Herbehereetako Gobernuaren egoitza; eta Rotterdam, Europako porturik handiena dagoen hiria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Holanda Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Holland or the Netherlands?», Herbehereetako Kanpo Arazoetarako Ministerioa.