Frantziako saskibaloi liga
Wikipedia(e)tik
Frantziako saskibaloi liga edo Ligue nationale de basket-ball (LNB) saskibaloi txapelketa frantziar nagusia da.
1987an sortu zuten, eta bi mailatan banatuta dago: Lehen Maila edo "Pro A" (16 talde) eta Bigarren Maila edo "Pro B" (18 talde).
Historia[aldatu]
1921ean lehendabiziko txapelketa antolatu zuten Frantzian, "Excellence" izena zuen eta 1949 arte mantendu izan zen. Ordutik 1963ra, aldiz, "Nationale" birbataiatu zuten, eta hurrengo urteetan ere izena aldatuko zioten: "Nationale 1" (1963-87), "Nationale 1 A (N1A)" (1987-92), "Nationale A 1 (NA1)" (1992-93) eta 1993tik aurrera "Pro A", azkenik.
Palmaresa[aldatu]
2008-09 arte, hauek dira txapeldun aldi gehien gelditu diren taldeak:
- ASVEL Lyon-Villeurbanne: 17 txapelketa.
- CSP Limoges: 9 txap.
- Pau-Orthez: 9 txap.
- FA Mulhouse: 7 txap.
- Le Mans SB: 4 txap.
- Paris BR: 4 txap.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez)LNBren webgunea