Fraticelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:21, 23 ekaina 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Fraticelli XIV. mende hasierako sekta kristaua izan zen, behartsuen moduan bizitzea ezaugarri zuena. Angelo da Clarenoren gidaritzapean, Frantzisko Asiskoaren erregela «hitzez-hitz eta argibiderik gabe» betetzea eskatzen zuten, Elizako hierarkiaren iritzien kontra. Zenbait dotrina heretiko onartzen zituzten, Joakim Fiorekoak eskatologiari buruz irakatsi zituenak batez ere. Joan XXII.ak gaitzetsirik 1317an, fraticelli taldeak Inkisizioak esetsi zituen Italian, Sizilian eta Proventzan. XV. mendeko azken aldean, Joan Capistranokoa frantziskotarren nagusi zela, frantziskotarrekin bat egin zuten fraticelli taldeak.

Erreferentziak