Joan Capistranokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Capistranokoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni da Capestrano
JaiotzaCapestrano eta South Italy (en) Itzuli1386ko ekainaren 24a
Herrialdea Napoliko Erresuma
HeriotzaIlok (en) Itzuli eta Kroazia1456ko urriaren 23a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Hezkuntza
HeziketaPerugiako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, inkisidorea, aita, predikaria, misiolaria, erregelapeko elizgizona, elizgizon katolikoa, legelaria eta Frantziskotarren Ordena
Enplegatzailea(k)Perugiako Unibertsitatea
Santutegia
Urriaren 23
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Erlijio-ordenaOrdo Fratris Menoris Regularis Observantia (en) Itzuli

Joan Capistranokoa (italieraz: San Giovanni da Capestrano, hungarieraz: Kapisztrán János, polonieraz: Jan Kapistran, kroazieraz: Ivan Kapistran) (Capestrano, 1386ko ekainaren 24a - Ilok, 1456ko urriaren 23a) italiar frantziskotar, fraide eta apaiz katolikoa izan zen.

Zuzenbidea ikasi zuen Perugiako Unibertsitatean, eta Ladislao Napolikoa erregeak Perugiako gobernadore izendatu zuen 1412an. 1416an Perugia eta Malatesta etxearen arteko gerra hasi zenean, Joan bakea lortzeko bidali zuten, baina Malatestarrek espetxeratu egin zuten. Espetxean teologia ikasten hasi zen. Askatu zutenean frantziskotarra izatea erabaki zuen.

1416ko urriaren 4an sartu zen Frantziskotarren Ordenan, eta teologia ikasi zuen Fiesolen, Bernardino Sienakoak zuzenduta. Europako erdialdeko eta iparraldeko jendetzaren aurrean ortodoxia eta aszetismoa defendatuz hasi zen predikatzen.

Juduen eta heretikoen aurka predikatu zuen. Frantziskotarren ordena erreformatu eta diziplina zorrotzagoa ezarri zuen. Eugenio IV.a eta Nikolas V.a aita santuen enbaxadorea eta hainbat heresiaren inkisidorea izan zen.

"Soldadu santua"ren izena jaso zuen 1456an otomandar inbaditzaileen aurkako gurutzada bat zuzentzeagatik, eta Belgrad setiatua defendatu zuen János Hunyadi jeneral hungariarrarekin batera. Otomandarrak erretiratzea lortu zuen eta batailatik bizirik atera zen, baina handik gutxira hil zen izurritearen ondorioz.

Kanonizatua izan zen eta kapilau militarren eta legelarien patroia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]