Frontball

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frontball 2008an sortutako kirola da, amerikar pilota (ingelesez: American handball) eta euskal pilota arteko hibridotzat hartzen dena.[1] Amerikar pilotaren modalitaterik gertukoena One Wall deiturikoa da.[2]

2015ean Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak aintzat hartu zuen[3] baina harrezkero ez du inolako txapelketa ofizialik antolatu.[4] Izena Jean-Michel Idiartek, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzako kideak, proposatu zuen.[4]

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frontball-a eta euskal pilota bi diziplina ezberdin dira; arauak, jokatzeko moduak, kantxak, eta abar aldatzen dira, baina bi diziplinen artean lotura dago. Frontball-a nonahi erraz jokatzeko kirola da; pilota eta horma bat besterik ez da behar. Oinarrizko arauei erreparatuta, kantxa batean jokatzen da, pareko hormarekin soilik, hau da, ez dago ezkerreko hormarik. Hortaz, ez dago hormaren erreboterik. Beste pertsona batekin lehiatuz jokatzen da. Jokalariek pilota hormara bota beharko dute, eta aurkariak pilotari eman beharko dio. Botea ezarritako mugatik kanpo egiten bada edo eskuz ematerakoan huts egiten bada, aurkariari puntu (tanto) bat gehituko zaio. Helburua 20 tantotara heltzea da.[5] Jokatzeko 45 gramoko pilotak erabiltzen dituzte (valentziar pilotaren antzekoak), normalean material sintetikoez eginak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Euskal Telebista. (2015-6-9). Frontball, nueva modalidad de pelota mano. .
  2. (Frantsesez) Lafitte, Cyril. (2011/11/09). «Frontball, les origines» Sud Ouest.
  3. (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Pelota Vasca. Frontball. .
  4. a b c (Gaztelaniaz) Soldado, Alberto. «De Nueva York a Massamagrell» Levante-EMV: 2015/06/12..
  5. «Play Stationen ere pilotan» Berria 2022-07-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.