Górnik Zabrze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Górnik Zabrze
Ezizena(k) Trójkolorowi
(hiru koloreduna)
Sorrera 1948
Futbol zelaia Ernest Pohl Stadium
(edukiera: 32.000 lagun)
Presidentea Polonia Artur Jankowski
Entrenatzailea Polonia Robert Warzycha
Liga Ekstraklasa
2013-14 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Górnik Zabrze (izen osoa Klub Sportowy Górnik Zabrze) Poloniako futbol taldea da, herrialdeko Liga gehien irabazi dituena. Zabrze hirikoa da. 14 Liga eta 6 Kopa irabazteaz gain Europako final batean izan den talde poloniar bakarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1948an sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren mugak mugitu eta Zabrze hiria Polonian sartu eta handik hiru urtetara. Ordurako Zabrzen bazeuden hainbat kirol talde, baina guztiek bat egin zuten Górnik izenarenpean. Górnik hitzak "meatzaria" esan nahi du polonieraz.

Urte batzuk behar izan zituen maila gorenera iristeko, 1955ean sartu baitzen lehen mailan eta 1957an lehen liga irabazi zuen. 1959an bigarrena eta 60. hamarkada oso ona izan zen taldearentzat, 1972 artean 8 liga gehiago eta bere sei kopak irabazi baitzituen. 1970an gainera Europako Errekopako finala jokatu zuen baina Manchester City-k 2-1 irabazi zion Vienan jokaturiko finalean. 1972an Liga eta Kopa irabazi ondoren ziklo baten bukaera iritsi zen taldearentzat eta 1978an maila ere galdu zuen.

Lehen mailara 1984ean itzuli zen eta 1985 eta 1988 arteko liga guztiak irabazi zituen ondoren. Azken hamarkada bietan ordea makal aritu da eta 2008-09 denboraldia bigarren mailan egin zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian: 21[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (14): 1957, 1959, 1961, 1963, 1964, 1965, 1966, 1967, 1971, 1972, 1985, 1986, 1987, 1988.
  • Kopa (6): 1965, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972.
  • Poloniako Superkopa (1): 1988.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1970.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]