Manchester City Football Club

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manchester City Football Club
600px sky city.png
Ezizena(k) The Citizens, the Sky Blues, City, Man City
Sorrera 1880
Futbol zelaia City of Manchester Stadium
(Edukiera: 47.726)
Presidentea Arabiar Emirerri Batuak Khaldoon Al-Mubarak
Entrenatzailea Txile Manuel Pellegrini
Liga Premier League
2013-14 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Robinho Citeh 2009.jpg
Man City players line-up - Lech - Manchester 053.jpg
Roberto Mancini.

Manchester City Football Club Ingalaterrako Premier League futbol ligan jokatzen duen taldea da. Taldearen lehenengo izena St. Marks (West Gorton) izan zen. Geroago, Ardwick A.F.C hartu zuen, eta azkenean, 1894. urtean, Manchester City jarri zioten. Historian, hiru aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga, lau aldiz Ingalaterrako Kopa, hirutan Ligako Kopa eta behin Europako Errekopa. Bere garai arrakastatsuena 1970. urtearen amaieran izan zuen, Joe Mercer eta Malcom Allison entrenatzaile zirela. Jokalarien artean, Colin Bell eta Francis Lee zituzten.

Baina 1976az geroztik, taldeak ez du beste titulu garrantzitsurik irabazi. Taldearen porrota handitu egin zen 1990 urtearen inguruan 2 alditan jaitsi zenean. Honek esan nahi du, futbol ingelesaren hirugarren mailan jolastu zuela. Gaur egun, berriro lortu du lehenengo mailan utzi zuen lekua berreskuratzea. Esan behar da, talde honek, historian zehar, denbora gehiena lehenengo mailan aritu dela.

2008ko irailaren 1ean, Abu Dhabi United Group for Development and Investment izeneko talde diru-ezarlea sartu zen, eta taldearen kontrola lortu zuen, gutxi gora behera 250 milioi librekin. Atzean aurreko jabea utzi zuen, Thaksin Shinawatra. Aipatzekoa da Manchester City eta Manchester United duten lehia, the Citizens eta the Red Devilsen artekoa hain zuzen ere.

Etxeko partiduak City of Manchester Stadium estadioan jokatu ohi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen jatorria 1881 kokatzen da: Anna Connell eta St. Mark's-eko elizaren bi kide, fabrika batean lan egiten zutenak, St. Mark's (West Gordon) sortu zutenean. 1887an taldearen zelaia lekualdatu zen Hyde Road-era. Taldearen izena aldatu zen baita: Ardwick A.F.C. kokapen berriagatik. 1892. urtean Adwick-a liga ingelesera elkartu zen, Second Division izeneko ligara. Taldeak arazo ekonomiko ugari izan zituen, eta honen eraginez, berregituratze garrantzitsua izan zuen 1894-95. urteetan. Horrela, gaur egun duen izena jaso zuen: Manchester City Football Club.

Lehenengo urteetan titulu handiak irabaz zituen. Horrela, Lehenengo mailara igotzea lortu zuen 1899, Second Divisiona irabazi eta gero. Lehenengo garaipen handiak 1904ean lortu zuen, FA Cup-a, Bolton Wanderers garaituta. Oraindik arazoa ekonomikoak zeuden, eta barne arazoak piztu ziren. Hau gutxi balitz, 1920. urtean Hyde Parken sute bat egon zen, zelaiaren zati handi bat errez. Honen ondorioz, berriro lekuz aldatu ziren ( 1923 ) , Mine Road izeneko zelai berrira. 1930rreko hamarkada oso emankorra izan zen: 2 urtez FA Cup, Everton eta Portsmouthen aurka. 1937an, eta lehengo aldiz, Liga ingelesa lortu zuen. Harrigarria badirudi ere, hurrengoko urtean 2. mailara jaitsi zen. Hemendik aurrera, 2. mailako talde bihurtu zen. Hau da, 1. eta 2. mailetan egoten zena. 1950rreko hamarkadan, taldea berriro elitera heldu zen. Zeukaten ezaugarririk nabarmenena, sistema taktiko berriztatzailea da. Hamarkada honetan FA Cup-eko bi final jolastu zituen. Lehengoa Newcastle Uniteden aurka izan zen, 1955ean, eta galdu egin zuen. Bigarrena Birmingham-en aurka izan zen 1956-an, final hau irabaziz. Aipatzekoa da, Bert Trautmanen egoera: lepoa apurtuta zuela finala jolastu zuen, ezer jakin gabe.

1963an, 2. mailara jaitsi ziren berriro, eta egoera hau ikusita, talde tekniko berria kontratatu zuen: Joe Mercer manager bezala eta Malcom Allison ere. Hurrengoko urtean, Mercer entrenatzaile izanda, 2. mailako txapelduna izan zen eta ekonomikoki inbertsio handiak egin zituzten jokalariekin: Colin Bell eta Mike Summerbee. 2 urte geroago, taldeak Premier League 2. aldiz irabazi zuen 1967-68 denboraldian eta FA Cup txapelketa 1969an irabazi zuen baita. Titulu honekin 1979ko Europako Errekopa jolastera eraman zuen Górnik Zabrze talde Polonialaren aurka. 2-1 irabazi zuen Mercerren taldea eta hau izan zen lehenengo titulua europar mailan. 1970ko hamarkadan tituluekin jarraitu zuten: ligan 2. postuan gelditu ziren bitan eta bi Football League Cup irabazi zituzten ( 1970-1976 ). Tituluez aparte, garaipen erlatiboa lortu zuten: etsaia zen Manchester United talde 2. mailara jaistea lortu zuen 1974. urtean, azkenengo partiduan Cityren aurka galdu eta gero, Old Trafford zelaian. Garai on honen ostean, tarte iluna etorri zen. 1979. urtean, taldeak gestio txarrak burutu zituen, gehituz taldearen emaitza txarrak. Egoera txar honen erakuslea, 1980ko hamarkada izan zituzten entrenatzaile kopurua da: 7. Bi alditan jaitsi eta gero, 1983 eta 1987. 1986. urtean, Division One-era jaitsi zen, eta bi urte geroago, Division Two-ra. Honekin, europar tituluak zituen lehenengo taldea izan zen 3. kategoriara jaitsi zena. David Bernstein 1998an taldearen jabe berria bihurtu zen, eta aldaketa ekonomiko handia ekarri zuen. 2000. urtean berriro Premier Leaguera igo ziren, nahiz eta urte bat geroago berriro jaitsi ziren. Kevin Keegan entrenatzaile berria bihurtu zen eta igo egin ziren, errekorrak hautsiz: puntu gehien, gol gehien... 2003an, zelai berri batera saldu ziren: City of Manchester estadioa. Hemendik aurrera, gertakaririk garrantzitsuena Abu Dhabi United Group for Development and Investment taldearen agerpena da, 2008. urtean. Diru likido asko jarri zuten eta jokalari handiak erosi zituzten.

Dagoeneko bi Premier Liga irabazi ditu, 2012 eta 2014koak.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo uniformea: kamiseta urdina da, urdin argia, eta marra zuriekin. Galtzak zuriak dira eta galtzerdiak kamisetaren kolore berdina du, urdin argia. Bigarren uniformea: kamiseta ere urdina da, baina ilunagoa. Galtzak, kasu honetan, urdinak dira ere eta galtzerdiak zuriak Hirugarren uniformea: kamiseta zuria da, marra batzuekin, galtza beltzekin eta media zuriekin

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskudoa arrano batez osatua dago, hiru izarrekin (urre kolorekoak). Erdialdean hiru lerro agertzen dira, zuriak. Goiko zatian, berriz, belaontzi bat dago. Bi atalak banatzeko, lerro beltz bat dago, M.C.F.C siglekin. Beherago zinta bat dago, Superbia in Proelia letrekin.

Estadioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekan: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manchester Cityk kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1969-70 Europako Errekopa Final hamaseirenak Athletic
Manchester City
3-3
3-0
Manchester City
Athletic


Flag of England.svg
Premier League
Flag of Wales.svg

Arsenal FC | Aston Villa FC | Blackburn Rovers | Blackpool | Bolton Wanderers | Chelsea FC | Everton FC | Fulham | Liverpool FC | Manchester City | Manchester United | Newcastle United | Norwich City | Queens Park Rangers | Stoke City | Sunderland AFC | Swansea City AFC | Tottenham Hotspur FC | West Bromwich Albion | Wigan Athletic | Wolverhampton Wanderers

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manchester City Football Club Aldatu lotura Wikidatan