Gadsden bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gadsden bandera

Gadsden bandera (ingelesez Gadsden flag) Amerikar Iraultza garaiko bandera bat da. Ondo horia eta bere buruan kiribildua eta defentsa jarreran dagoen suge bat du. 1775ean Christopher Gadsden politikariak Itsas Armada Independentistaren bandera izateko diseinatu zuen, eta behealdean lelo hau dauka: Don't tread on me ("Ez nazazue zapaldu"), "ez nazak/n zirikatu" gisako ohar moduan.

Benjamin Franklinek adierazi zuenez, banderaren izatea ez zen erasotzailea, Amerikar Iraultzan Britainiar Inperioaren aurrean nazio berriaren defentsa izaeraren irudikapena baizik, alegia, sugeek ez dute erasotzen aurrez ez baldin badira gogaituak edota erasotuak izan.

Gaur egun Ameriketako Estatu Batuetan kontserbadore askok erabiltzen dute armak eramateko eskubidearen irudi gisa edo amerikar patriotismoa aldarrikatzeko. Gainera, liberalismo ekonomikoa[1] eskatzen dutenek ere erabiltzen dute, askatasun indibidualen eta gobernuaren interbentzioaren aurka[2][3][4]. Eskuin muturreko ekintzaile batzuek ere erabili dute[5].


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Don’t Tread on Me – The Gadsden Flag and it's Meaning» Knife Up 2019-11-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  2. (Ingelesez) Sottile, Leah. (2020-08-19). «Inside the Boogaloo: America's Extremely Online Extremists» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. (Ingelesez) Walker, Rob. «The Shifting Symbolism of the Gadsden Flag» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. (Ingelesez) «A figure and a flag at the centre of America’s Charlottesville culture war» The Independent 2019-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  5. (Ingelesez) Editors, History com. «Gunman opens fire on Las Vegas concert crowd, wounding hundreds and killing 58» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]