Galago senegalensis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Galago senegalensis
Galago senegalensis
Galago senegalensis


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Primates
Azpiordena: Strepsirrhini
Infraordena: Lorisiformes
Familia: Galagidae
Generoa: Galago
Espeziea: Galago senegalensis
Geoffroy, 1796

Galago senegalensis Galago generoko espezietako bat da. Primate estrepsirrino bat da. Arinak dira eta adarrez-adar oso azkar mugitzen dira. Begi handiak dituzte eta gaueko ikusmen ona. Lepauztai sendoa dute eta isatsa luzea. Batez ere intsektuak eta animalia txikiak jaten dituzte, fruitu eta erretxinarekin batera.

Jaiotzen direnean begiak erdi itxiak dituzte eta ez dira gai euren kasa mugitzeko. Egun batzuk geroago amak kumea eramaten du bere ahoarekin eta adarretan uzten dituzte elikatzen diren bitartean.

Eme helduek lurraldea mantentzen dute eta euren kumeekin partekatzen dituzte. Harrek nerabezaroan euren amen lurraldeak uzten dituzte, baina emeek ez dute uzten eta beraz senidetuak dauden emeen taldeak sortzen dituzte. Ar helduek lurralde bereiziak mantentzen dituzte, zati batzuetan emeekin partekatuak. Normalki ar heldu batek bere lurraldean dauden eme guztiekin ditu harremanak.

Ikus, gainera [aldatu]