Fruitu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fruta salgai Bartzelonako azoka batean.

Fruitua landare edo zuhaitzek (fruta-arbolek) emandako aleak dira, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana; bereziki, mamitsua edo jateko ona dena. Fruta da animalia eta gizakientzat elikagai direnak izendatzeko erabiltzen den hitz orokorra.

Obulutegiaren paretak garatu eta hazi-hasikinak ernaldu eta hazi bihurtzen direnean sortzen da fruitua. Lorearen petaloak, estiloa eta estigma lehortu egiten dira gehienetan. Fruituen oinarrizko sailkapenean, lorearen obulutegi bakarretik sortzen direnak fruitu bakunak dira; obulutegiaz gainera,lorearen beste parte batzuei esker sortzen direnak konposatuak dira; fruituak izan daitezke ale bakarrekoak (sagarra adibidez), edo askotarikoak, sortetan bilduak (laranja). Perikarpioaren ezaugarrien arabera mamitsuak edo lehorrak izan daitezke. Mamitsuetan hiru atal bereizten dira: azala edo epikarpoa (kanpoaldeko atala), mamia edo mesokarpoa (tartekoa) eta bihotza edo endokarpoa. Azken hau, aranarena eta muxikarena esaterako, hezur gogor bat izaten da. Fruitu lehorrak, berriz, zabalkorrak edo zabalgaitzak izaten dira. Ilarra, esaterako, zabalkorra da eta hazia ateratzen uzten du. Hurra, intxaurra edo arroza, berriz, zabalgaitzak dira.

Fruitu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamitsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pipitaduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]