Gari eta goroldiozko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gari eta goroldiozko
Jatorria
Egilea(k)Anari
Argitaratze-data2022
IzenburuaGari eta goroldiozko
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-17051-99-0
Orrialdeak120
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Gari eta goroldiozko Anari Alberdik 2022an plazaratu zuen liburuaren izenburua da. Prosaz idatzita, testu poetiko laburren gainean antolatutako liburua da, sailkatzeko zaila den lana.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa lehen pertsonan emandako kontakizuna da. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.[1]

Egilearen hitzetan «Irakurleek beste gauza batzuk ikusten dituzte. 110 orriko abestia dela esan didate batzuek, bada nire ahotsa entzun duenik ere». Liburuaren sortzeaz horrela zioen: «Utzi egin diot ateratzen barruan era inkontzientean neukanari eta gero pentsatu dut horrekin zer egin». Eta baita ere:«Gari eta goroldiozko ni naiz baina ez daukat batere interesik nire bizitza kontatzeko, ez da batere interesgarria. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]